Teknologia albisteak
10

Wikiteka jaio da, euskarazko liburu libreen biltegia

Erabiltzailearen aurpegia
2018-04-29 : 09:20

Aste honetan Wikiteka jaio da liburuaren egunarekin batera, Wikisource-n euskarazko bertsioa. Wikisource liburutegi libre bat eraikitzeko proiektua da. Denborarekin, 67 hizkuntzako jatorrizko liburu libreak bildu, digitalizatu, igo eta transkribatu dira domeinu propio baten bidez (gure kasuan Wikiteka). Gainera, “Wikisource orokorra” dei genezakeena dago: bertan nahi diren hizkuntza guztietako testuak igo daitezke. Wikimediak orain dela hilabete onartu zuen domeinua, eta joan zen astean egin zen gure hizkuntzak Wikisourceren bertsio propioa izateko lan tekniko guztia, munduko beste hainbat pertsonen laguntzarekin. Horrela sortu da  Wikiteka, Wikisourceren euskal bertsioa. Oraindik lan tekniko batzuk falta dira, baina zuk ere parte har dezakezu Wikitekan, libreak diren jatorrizko liburuak igo, transkribatu edo antolatzen. Zatoz gurekin abentura berri honetara!

Guztia irakurri (wikimedia.eus) »»

Txioak (10)

Erantzun

Sartu