2018ko maiatzean langileen historiari arreta jarriko diogu euskarazko Wikipedian. Aurreko hilabeteetan bezala, artikulu zerrenda bat osatu da lehiaketa baterako, eta horrez gain, editatoiak antolatu dira hurrengo egunetan.
Lehen editatoia bihar da, maiatzak 3 (osteguna), Donostian. Iratzar aretoan (Zuatzu poligonoan, Donostia), Ipar Hegoa eta Iratzar fundazioekin antolatu da, goizeko 11etna. Elkarrekin gai baten inguruan Wikipediako artikuluak sortu edo aberasteko ekimena da editatoi bat.
Hurrengoa maiatzaren 11n izango da, IPES erakundearen egoitzan IPESekin berarekin elkarlanean. IPESen egoitzan izango da 17.00etan (Erronda kalea, 25).
Lehiaketari dagokionez, aurreko hilabeteetakoak bezala, robot batek zenbatuko ditu erabiltzaileen edizio-lanak (artikulu berriak, gehitutako hitz eta byte-ak, irudiak eta erreferentziak), eta sailkapenean lau lehenak geratzen direnek liburu sorta batzuk eramango dituzte opari maiatza amaitzearekin.
Erantzun
Sartu