Foundation: Erdi aroko herrixkak eraikitzeko joko ederra, euskaraz ere bai
2018-07-05 08:28
Game Erauntsiak Foundation bideojokoa %100 euskaratu dugu! Erdi aroko herrixkak modu organikoan eraikitzeko #bideojoko berria! Oraindik ere garatze bidean bada ere udazkenean argitaratuko dute! Jokoa %100 euskaraz egoteaz gain ordea, itzela izateko promesa da. Bestelako eraikuntza jokoek eskeintzen ez dizkiguten aukerak ematen baitizkigu honek. Deigarria egiten da eraikuntza organikoa deritzoten kontzeptu berri bat inplementatu baitute bertan. Funtsean, lurralde kuadrikula batean zure eraikinak txukun doitu beharrean, eraikitzeko izango den lurraldea marraztu beharko duzu. Eta horrela, modu "naturalean" herritarrek beraiek nahi duten lekuan eraikiko dituzte beren etxeak. Gozatu beste bideojoko bat euskaraz!
>
Txioak (4)
-
Game Erauntsia @GamerauntsiaFoundation erdi aroko herrixkak eraikitzeko jokoa euskaraz gamerauntsia.eus/bloga/foundati… @urtzai 2dz
Erantzunak kargatzen...