Teknologia albisteak

AEBren Independentzia Deklarazioa ezabatu du Facebookek bere orrialdeetatik, "gorrotoa sustatzearren"

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2018-07-06 : 08:27

Ai robotak! Eta ai politikoki zuzena izan behar hori! Herenegun, Estatu Batuen independentziaren egunean, Independentzia aldarrikatzen zuen agiria igo zuen hedabide batek Facebookera... eta Facebookek ezabatu egin zion "gorrotoa" sustatzen zuelako. Behin gauzak argituta, berriro argitaratu zuen. 

Independence Day ospatzen dute ipar amerikarrek uztailaren 4an, 1976an Filadelfian irakurri zuten Independentziaren Deklarazioa gogoan dutelarik. Bada, Texaseko hedabide txiki batek testu historiko hori jarri zuen herenegun bere Facebook kontuan eta harrituta ikusi zuten, handik ordu batzuetara, Facebookek ezabatu egin ziela.

Garbi ez dagoen arren, badirudi pasarte honek eragin zuela arazoa, non "indiar basati gupidagabeak" aipatzen diren.

He has excited domestic insurrections amongst us, and has endeavoured to bring on the inhabitants of our frontiers, the merciless Indian Savages, whose known rule of warfare, is an undistinguished destruction of all ages, sexes and conditions.

Behin akatsa onartuta, Facebookek berriro argitaratu zuen ezabatutako mezu hori. 

Erantzun

Sartu