
Aste honetan 'F2P Campus Vitoria-Gasteiz' hasi da, munduko Free-to-Play bideo-jokoen nazioarteko azeleratzaile nagusia, eta sei talde hautatu dira bertan parte hartzeko: Málaga, Bartzelona, Txekiar Errepublika, Ukraina, Hego Korea eta Euskadi.
Aurreko hilabeteetan bezala, oraingoan ere edizio-lehiaketa dago euskarazko Wikipedian, baina 30 egunetarakoa barik, uztail-abuzturako da; beraz, abuztu osoa geratzen da parte hartzeko. Munduko hiriak izanik gaia, 300 hiriko zerrenda batean artikuluak hobetzea da koxka. Horietako bakoitzaren euskarazko azalpena luzatzen eta hobetzen baduzu, puntuak lortuko dituzu. Ikus Munduko Hiriak Wikipedia Lehiaketa.
Atzo aurkeztu zen Donostian Ttap euskarazko agerkari digital berria. Aldizkaria da Ttap, eta asteroko maiztasunarekin argitaratuko da irailetik aurrera, nahiz eta zero alea bistan dagoen jada. Aplikazio bat da, azken batean, eta zero zenbakia ikus daiteke jada, Bizkaiko eta Gipuzkoako edizio bietan. Doako hedabidea da.
Urte pare bat dira Drone Award argazkilaritza sariak antolatzen direla, eta aurtengo edizioan, profesional eta amateurren artean, 4.000 argazki baino gehiago jaso dituzte. Irabazleen galeria ikustekoa de benetan. Irabazle nagusia izan da Florian Ledouxe hartz zuriaren jauziaren argazki eder honekin.
Estatu Batuetako bi musikarik diskoak kaleratzeko modu berriak estreinatu dituzte aurtengo uztail honetan. Jaden Smith-ek Instagram bitartez egin du. Drake rap-kantariak dagoeneko ohikoak diren streaming eta jaitsiera plataformak erabili ditu, baina berritasun batekin: kantak banatu eta egun gutxira, 'update' bat izan da eta doinuak berritu egin dira ondorioz.
Euskadi Banda Zabala zerbitzu publikoko webgunea, Jaurlaritzaren, EAEko hiru Foru Aldundien, eta Itelazpi, SPRI eta Hazi enpresa publikoen ekimena da. Balio du Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako herritarrek denbora errealean jakiteko udalerri, biztanle-gune eta enpresa-poligonoetako banda zabal ultralasterraren hedapena.
Europar Batasuneko Konpetentzia Batzordeak historiako isunik handiena ezarri dio Googleri: 4.300 milioi eurokoa da isuna. Europar Batasunak eman duen arrazoia da, Googleren Android sistema eragileak monopolioaren aurkako legeak hausten dituela. Batzordeak dio Googlek derrigortu egiten dituela telefonoen fabrikatzaileak Googleren aplikazio jakin batzuk preinstalatzera (Google Play, Google bilatzailea eta Chrome nabigatzailea), eta horrek Googleren monopolioa indartzen duela, telefono garatzaileak egoera babesgabean uzteaz gain.
Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak Liburubila aurkeztu du, milaka liburu, ebook, film edota dokumentu historikorako sarbidea eskaintzen duen kultur edukien bilatzailea. Euskadiko Irakurketa Sare Publikoaren edo eLiburutegiaren datu basearekin lotuta dago, 845.000 liburu, 16.250 liburu digital edota 67.267 ikus-entzunezkoren inguruko informazioa ematen du.
Euskarazko Wikipediak 300.000 artikuluen muga gainditu du bart gauez. Hainbat wikilarik azken bi asteotan landutako artikulu berezia izan da 300.000. artikulua: euskararen jatorria.
Hidrogeno pila bidez dabilen eta CO2 isurketarik egiten ez duen lehenengo trena da Coradia iLint izenekoa. Bidaiariak garraiatzeko baimena lortu du Alemanian. 300 bidaiari garraiatuko ditu Saxonia Behereko trenbideetan barrena.
Twitterrek bere etxea garbitzea erabaki du. Azken asteetan zehar milioika kontu ezabatu ditu, 70 milioi kontutik gora. Twitterrek badaki horrek eragin handia izango duela bere datu orokorretan, erabiltzaile totalak gutxitu egingo direlako, baina erabaki du nahiago duela etxe garbia etxe handia baino.
Gaur egindako aurkezpenean "argi berdea" eman dio Gipuzkoako Foru Aldundiak 2deo proiektuari. Ikus-entzunezko edukiak sortzeko laborategia 2019ko martxorako erabilgarri egotea Tabakaleran espero dute. Iban Arantzabal, Goiena Komunikazio Taldeko zuzendari nagusia, izango da euskarazko ikus-entzunezkoak inplementatzeko hasierako arduraduna.
Aldiro-aldiro emakumeek hedabidetan duten ikusgaitasunaren gaineko datuak plazaratzen ditu Emakumeen Ikusgaitasuna Hedabideetan ikertzaile taldeak. Argitaratu dituen datuen artean, eta ez dira gutxi, bat hau: EITBko irratietan, oro har, emakumeen presentzia ez da %30era iristen. Ez da inondik inora ere salbuespeneko datua, ikerketa talde honek azaltzen duen bezala 'Emakumeok ez gaude
Hizkuntza-aniztasun Digitalaren Europako Proiektua (Digital Language Diversity Project, DLDP) amaitzera goaz. Gasteizen egingo dugu amaiera-ekitaldia, uztailaren 20an, Hizkuntza Gutxituetako Hiztun Gazteen 2. Topaketaren ondoren (HIGA!). Ekitaldian parte hartzea doakoa izango da, baina ezinbestekoa da izena ematea. Informazio gehiago, hemen.
Lizitazio publikora atera ditu Izenpek "herritarrak patroi biometrikoekin identifikatzeko" modua kudeatzera eramango duen "sistema baten eraikuntzarako zerbitzuak". Miloi erdi euroko kontratua izango da (gehi BEZ). Hona deialdi publikoa.