Teknologia albisteak

Tesla-ren auto-gidatze automatikoak Mad Max modua ere badauka

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2018-06-26 : 09:29

Tesla enpresako buru Elon Musk-en txio batzuetatik irudi bitxiak zabaldu dira. Bere ibilgailuen modu automatikoan, Autopilot delakoan, gidatze automatikoko hiru maila daude: standard, aggresive eta Mad Max delakoa.

Seguruenik Musk milioitsu propagandazalearen beste truko publizitario bat da, baina egongo da egiatik apur bat atzean. Argazkia egiazkoa egin dute, eta erdian ikusten den ibilgailu beltz handiena Semi Truck izeneko Teslaren kamioi modelo bat da. Argazkirako eszenografia guztia, noski, azken Mad Max filmetik atera dutela ikusten da, Mad Max Fury Road delakotik.

Baina argazkiaz gain, kontrol paneleko argazkia ere txiokatu du Elon Musk-ek eta hor bai, ikusten da hiru modu daudela auto-gidatzea moldatzeko, eta horietako bat da Mad Max delakoa.

Honek ez du esan nahi, konpainiak argitu duenez, Mad Max pilotatze modu hau Autopilot aukeretan egongo denik kontsumitzaileen esku. AEBetan saltzen diren Tesla batzuek badute Autopilot delako sistema automatiko hori, baina arrisku aukera hauek gabe doaz. Izatez, Autopilot eran doan Tesla ohiko batek ezin du ezta erraia aldatu ere, errai anitzeko autobide batean. Dirudienez, modu agresiboak edo Mad Max delakoak, hori egiteko "ausardia" gehiago ematen dio ibilgailuari, eta hori test inguruneetan probatzen ari dira oraingoz.

Elon Musk-en kontutxo gehiago Sustatun:

 

Erantzun

Sartu