Teknologia albisteak

Opera nabigatzailea burtsara irtengo da Estatu Batuetan

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2018-07-04 : 10:03

Sareko nabigatzaileen artean ez da ezagunenetakoa, baina Operak badu bere merkatua (240 milioi erabiltzaile eta 6 milioi dolarreko irabaziak 2017an), eta merkatu hori zabaldu nahian ari da. Datorren astean AEBko burtsan irtengo da 115 milioi dolar lortzeko asmoz.

Konpainia norvegiarra da Opera, 1995ean sortua eta izen bereko nabigatzailea garatzen duena, Opera Browser. Ez da Chrome, Firefox edo Safari bezain ezagun eta erabilia, noski, baina Operak ere badu bere merkatu txikia (sareko trafikoaren %2,5 azken urtean). Iazko urtean zehar 128 milioi dolarreko diru-sarrerak izan zituen. Orain, AEBko burtsara irtetean, 115 milioi dolarreko inbertsioa lortzea espero dute.

Erabiltzaile gehien Asian eta Afrikan ditu Operak, eta hantxe espero du hazkunde handiena datozen urteotan. Azken urtean 182 milioi erabiltzaile izan ditu hilero mugikor bidez eta beste 58 milioi erabiltzaile PC bidez.

Erantzun

Sartu