Wikipediako euskarazko orri batean sartzen bazara gaur (eta baita beste hizkuntza askoetako edukietan ere), greban aurkitukpo gaituzu. Orrialde beltz batek eta agiri batek ordezkatzen du informazioa, Europako Parlamentuan copyright direktiba arriskutsu bat bozkatzen delako gaur, eta horren kontrako protesta da greba hau.
Uztailaren 4ko komunikatua: Ezagutzak copyright moderno bat behar du, Internet ireki baterako moldatua Europar Batasunak proposatu duen copyright lege berria informazioa libreki partekatzeko oinarrizko eskubidearen aurkako mehatxu bat da.
2018ko uztailaren 5ean, Europako Parlamentuko Osoko Bilkurak copyright direktiba proposamenarekin aurrera jo edo ez erabakiko du, gizarte zibilaren eta Parlamentuko komite batzuen iritziaren aurka.
2013tik, egileek eta herritarrek Europar Batasunari copyrighta konpontzeko eskatu diote, aro digitalerako baliagarri egiteko. EBn dauden Wikimedia elkarteek proposamen egingarriak egin dituzte, adibidez panorama askatasuna EB osoan hedatzea, edo domeinu publikoa babestea, egileei euren obra babesteko aukera ematen diona.
Ekainaren 20ean Gai Legalen komiteak, ordea, Internet gehiago hautsi eta sakabanatzen duten neurriak garatzea erabaki zuen, milioika herrialde igoera iragazkietan eta jokalari gutxi batzuen baimen prebentiboan kaiolaratuta.
Herritarrok uste dugu copyright proposamen honek eztabaida sakonagoa merezi duela.
Europar Batasuneko kideak deitzen ditugu oraingo testuaren aurka bozkatzera, Osoko Bilkurak zentzu komunekoak diren hainbat zuzenketa birpentsatu ditzan eta prozesua demokratikoa dela ziurtatu dadin.
Informazio gehiago hemen.
Eguneraketa: 13.15. Europako Parlamentuak atzera bota du proposamena. Aurka bozkatu du gehiengoak, 318 parlamentarik. Alde agertu dira 278 ordezkari, eta 31 abstenitu egin dira. Nagusiki Wikipadiatik bultzatu den kanpainak funtzionatu egin du.