Teknologia albisteak

Munduko hiriak edukiz hornitu, udako Wikipedia lehiaketa

2018-07-26 : 10:30

Aurreko hilabeteetan bezala, oraingoan ere edizio-lehiaketa dago euskarazko Wikipedian, baina 30 egunetarakoa barik, uztail-abuzturako da; beraz, abuztu osoa geratzen da parte hartzeko. Munduko hiriak izanik gaia, 300 hiriko zerrenda batean artikuluak hobetzea da koxka. Horietako bakoitzaren euskarazko azalpena luzatzen eta hobetzen baduzu, puntuak lortuko dituzu. Ikus Munduko Hiriak Wikipedia Lehiaketa.

300 hirien zerrenda hau Wikipedia guztien eduki beharreko artikuluen zerrenda hedatutik atera da. Artikulu hauek hedatzea garrantzitsua da, Euskarazko Wikipedia Wikipedien kalitate zerrendan aurrera egiteko. Letra lodiz agertzen diren hiriak, gainera funtsezko 1.000 artikuluen zerrendan agertzen dira, eta puntu berdinak ematen badituzte ere, horiek hedatzea oraindik garrantzitsuagoa da.

Lehen aldiz lehiaketa hauetan, Txikipediako artikuluak ere egin daitezke. Gogoan izan Txikipedian 8-12 urteko haurrentzat idazten dugula!

Sariak

1. saria

  • National Geographic. Munduari bira 125 urtetan, XXL edizioa. ISBN 978-3-8365-5034-5. A3 tamainako 1.404 orrialdeko sari berezia.

2. saria

3. saria

Irudian dituzu liburu hauek. Animatu, eman izena hemendik, eta editatu bertan ageri den hiri zerrendan.

Erantzun

Sartu