
Zaborrak arazo dira gure planetan, lurrazalean ez ezik, baita espazioan ere. Milaka eta milaka tona zabor espazial daude gure planetaren inguruan jira-bueltaka. Plastikoak gure ozeanoetan sortzen duen arazoaren parekoa da gure orbitan dauden hondarrena, 50 urtez espazioan utzi edo galdu den txatar guztiarena. Zabor guzti hori batu edo deusezteko hainbat aukera aztertu izan dira, baina oraindik ez da benetako urratsik eman. Oraingoan, Errusiak aurreratu du laser-kanoi erraldoi bat diseinatzen hasi dela espazioko zaborra birrintzeko.
Aspaldikoa da zurrumurrua eta azkenaldian benetako irudiak ere argitaratu dira zenbait hedabidetan. Microsoft mugikor tolesgarri bat ekoizten hasia omen da, bitan zatitu daitekeena eta gure mugikorra mini-ordenagailu bezala erabiltzeko aukera emango ligukeena.
Pulunpe aldizkariak eta Esan Erran irratiak elkarrekin egin duten ibilbide luzean, hemendik aurrera, bidelagun berria izanen dute, Amezti.eus hedabidea, Ultzamaldeko albistegi digitala.
Spotify-ri aurre egiteko asmoz dabil Youtube. Eta horretarako sortu du Youtube Music, musika entzuteko plataforma berria. Azken batean horixe baita Youtube Music, ez bideo plataforma bat, streaming bidez musika entzuteko erreminta bat baizik. Doan erabili daiteke, baina badu ordainpeko zerbitzu bat ere, nahi adina musika entzuteko aukera ematen duena inolako iragarkirik entzun beharrik gabe.
Soziolinguistika Klusterrak antolatzen duen urteroko Soziolinguistika Jardunaldiaren edizioa (historiako 10.ena) Bilbon izango da azaroaren 7an. Hizkuntzen bizitasun digitalaren gaia nabarmenduko da aurtengo egitarauan. Hizkuntzen bizitasuna eta etorkizuna bermatzeko baldintzei dagokionez, berariazko ikuspegia behar du ingurune digitalak. Hizkuntza komunitate bakoitzak bere modura erantzun dio erronka honi. Erantzun horien arabera beren bizitasuna indartu edo arriskuan jartzera heldu diren hizkuntzak daude munduan. Hala, Bilboko Jardunaldian nazioarte mailako joera nagusien berri izateko aukera egongo da, arloaren ezagutza zuzena dutenen ahotik. Alde batetik, nazioarte mailan gaia ikertu eta lantzen duten aditu erreferentzialak izango dira; eta bestetik, euskararen kasua erarik sakonenean ezagutzen duten bertako eragileak.
Mugikorra bilatzeko aukera gaitzearekin batera gure Android-en segurtasuna kontu serioa bilakatzen hasi zen. Konponbide sinplea du: Interneteko web helbide batera sar gaitezke edo horretarako beharrezkoa den aplikazioa instalatu dezakegu. Era horretan, segundu batzuen buruan, gure gailu guztiak non dauden jakiteko aukera izango dugu. Orain guzti hori askoz sinpleagoa da.
Egitasmo teknologiko berritzaileak eta startupak saritzen dituzte DT50 (Digital Top 50) sari teknologikoak. Aurtengo irabazleak iragarri dituzte eta proiektu teknologiko interesgarriak daude tartean, besteak beste, Dashmote, CornerJob, Kaia Health, TWINO eta Madaster.
Richard Wilkinson diseinatzailearen lana da, Arthropoda Iconicus Volume I: Insects From A Far Away Galaxy, uda honetan argia ikusi duen liburua. Entomologiako gida klasiko baten tankera dauka (intsektuak identifikatzeko erabiltzen diren gidaliburu horietako bat), baina kasu honetan intsektuak asmatuak dira, eta guztiak ere Star Wars unibertsoan inspiratuak.
Link & Fly izeneko proiektu kontzeptuala Bruselan kokaturiko aholkularitza-enpresa teknologiko batek sortu du (Akka Technologies). Hegazkinaren eta trenaren arteko hibrido bat dirudien zerbait irudikatu dute: tren-bagoia eta hegazkineko kabina bateratzea da kintua.
Gaurtik aurrera ezingo da iruzkin berririk utzi Netflixeko filmetan eta, abuztuaren 15etik aurrera, iruzkin guztiak ezabatuko ditu Netflixek. APPean iaz kendu zituen iruzkinak Netflixek; oraingoan, webgunetik ere kenduko ditu. Horren ordez, #datsegit ikurra klikatzeko aukera bakarrik izango du erabiltzaileak.
Business Insider agerkari ekonomiko estatubatuarrak salatu duenez, Facebook-en film piratak lasai asko ikusteko aukera dago, eta Facebook-ek dio ezer ezin duela egin hori ebitatzeko, ez badu egile-eskubideen jabeen eskaera zehatza jasotzen. Facebook-eko talde pribatuetan omen daude pelikulak trukatu eta ikusteko aukera hauek. Probatu dugu halakorik aurkitzen eta barrira sartzen eta, bai, film piratak Facebook-en ikustea erraza da.
Flight Radar 24 webguneak izugarrizko informazioa ematen dizu: munduko hegaldi komertzial guztiak, denbora errealean, munduko maparen gainean nola ari diren.
Opor garaian gaude gehienok, ibilgailuan kilometroak egiteko prest... eta bidaia luzeekin batera datoz ibilgailuan izaten ditugun zorabialdi txikiak. Bada, Citroen enpresak zorabioaren aurkako betaurreko batzuk merkaturatu ditu, 99 euroan erosi daitezkeenak.