Terminologiaren inguruko mahai-ingurua
Zure enpresan, zure lantokian, zure klaseetan alor berriak landu behar badituzu euskaraz edo beste hizkuntza batean komeni zaizu azalduko zaizun terminologia lantzea ezer idatzi baino lehenago. Horrela, sortu litezkeen zalantza guztiak hasieran argituko dituzu era koherente batean. Hizkuntza teknologiak laguntza ederra ematen du horretan.
Hizkuntza Teknologien inguruan edo bere aplikazioetan etorkizunean lan egingo duten profesionalentzat antolatzen den HIZTEK graduondokoaren baitan antolatzen den mintegia izan arren, ikuspegi zabala eta diziplinartekotasuna jorratuko da. Beraz, mintegia irekia izango da.
Terminologia lantzeko tresnak eta beharrak da mintegiaren izenburua eta bertan ondokoak aztertuko ditugu:
- Burutzen ari diren lanak eta dauden tresnak
- Beharrak eta arazoak
- Aurrera begira egin beharreko urratsak
Hizlari gonbidatuak:
- Iñaki Ugarteburu, Euskara Zerbitzua (EHU)
- Igone Zabala, Euskal Filologia Saila (EHU)
- Antton Elosegi, Euskal Filologia Saila (EHU)
- Antton Gurrutxaga, ELHUYAR.
- Araceli Diaz de Lezana, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza
- Miel Loinaz, UZEI
Mintegiaren inguruko informazioa hemen
Lekua: UEUko Ikastetxe Nagusia, Markeskoa Jauretxea, Eibar.
Data: otsailaren 18an.
Ordua: 16:00-18:00.
Erantzunak kargatzen...