Hizkuntz eskubideak giza eskubideak eta oinarrizko eskubide dira, eta horien aipamenik ez da egiten Europako Itun Konstituzionalaren testuan, Hizkuntz Eskubideen Behatokiaren arabera.
1. Europar Batasunean 125 hizkuntza baino gehiago erabiltzen dira.
2. Berezko hizkuntzak 60 inguru dira.
3. 32 hizkuntz komunitate gutxiagotu daude.
4. Hala ere, ez dira 21 besterik Europako Itunak izendatzen dituenak, Estatu hizkuntzak, hain zuzen ere. Hizkuntza horiei soilik onartzen zaizkie eskubideak; gainerako hizkuntzak eskubide gabe geratzen dira.
Nola kudeatzen dute Estatuek eleaniztasuna? Hona eredu nagusiak:
"...demokrazia, berdintasuna, zuzenbide estatua, giza eskubideen errespetua, gutxiengoetako pertsonen eskubideak ere barne, ditu Batasunak oinarrizko balio."
Zein da Gutxiengoa?
"Batasunak bere kultura eta hizkuntza-aniztasuna errespetatuko du..."
Europako berezko hizkuntza ugari batere eskubiderik gabe utzi ditu Itun Konstituzionalak, horien artean euskara, katalana, galegoa...
Itunaren I-10 artikulua
"...Konstituzioaren hizkuntzetako bat erabiltzeko eskubidea dute (herritarrek), baita erantzuna hizkuntza horrexetan jasotzekoa ere."
Euskara ez da "Konstituzio hizkuntza", beraz, ez dugu Europako instituzioen aurrean erabiltzeko eskubiderik eta ezin izango dugu eskatu erantzuna euskaraz jasotzea. Iparraldeko eta Nafarroako Hegoaldeko egoera ezarriko digute Europan euskaldun guztioi.
Konstituzio hizkuntzak: Alemana, txekiera, daniera, eslovakiera, esloveniera, gaztelania, estoniera, suomiera, frantsesa, grekoa, hungariera, ingelesa, irlandera, italiera, letoniera, lituaniera, maltera, nederlandera, poloniera, portugesa eta suediera.
Sei ardatz ditu Eskubideen Gutunaren egiturak
Hala ere, Gutun osoan zehar ez dira hizkuntz eskubideak behin ere aipatzen, nahiz eta horiek ere, giza eskubideak izan.
Behatokiaren txosten osoa duzue helbide honetan: www.behatokia.org
Erantzun
Sartu