Apirilaren 5ean Aurelio Arteta irakasleak Vocentoren egunkarietan) artikulu bat idatzi zuen "Euskal Herria en el Curriculum" izenburupearekin. Berez euskararen inguruan sortzen den edozein ekimenen aurkako beste iritzi soil bat izan litekeenean munta handiagoko sakoneko beste arazo bat ikusten dut nik: erdal komunikabideetan nagusi den euskararen inguruko diskurtso negatiboa.
Euskal Herri osoan ia 100.000 sari banatu ostean, Nafarroara iritsi da Kontseiluaren Euskal Tonbola. Nafarroa da, hain zuzen ere, Euskal Tonbolaren azken geltokia. Euskal Herriko txoko guztietan zabaldu dugu gure ekimena, joko baten bidez euskara sustatzeko, aurkezpena eman diote Kontseiluko ordezkariek.
Zuen lapitzetara ! Heldu den maiatzaren 6an, "Hitzaditza" izeneko euskarazko diktaketa iraganen da Baionan. "Hitzaditza" ikastolako betiko diktaketatik urruntzen da ordea, helburu nagusitzat euskaraz idazteko plazerraren ematea baitu. Oraindanik izena eman eta treba zaitez sarearen bidezko diktaketa bati esker !
UEMAk bere garaian kaleratu zuen lan bat, modu arinagoan sareratua orain, Ordiziako Jakintza Ikastolako IKTeroen eskutik. Lan bikaina, ikustekoa.
Hizkuntz Eskubideen Behatokia, A Mesa pola Normalización Lingüística eta Observatori de la Llengua Catalana zenbait alderdi politikorekin bildu dira Diputatuen Kongresuan, estatuari Europako Itunaren bidez hartu zituen konpromisoak bete ditzala eskatzeko.
HIZTEK graduondokoaren 2. saio honetan, Markos Zapiainek idazleek zer erlazio duten teknologiarekin izango du mintzagai. Horrez gain, makinekin literatura sortzerakoan eskaintzen diren aukerez eta nabaritzen dituen beharrez hitz egingo du.
Txakurrarenak entzun behar izan ditugu, azken boladan, hedabideetan hauts handiak harrotu dituzten epaiketetan interprete edo itzultzaileek egindako lanaz. Irudi luke ez dagoela euskal interpreteen artean profesional onik, euskararen eta gazteleraren artean halako lana ongi egiteko gauza denik.
Errioxar operazale bat Bilbora etorri da, eta asteroko Correoko zutabean ezin topa ezer hoberik idazteko euskara eta euskaldunon aurka ekitea baino.
Azkenaldian fama hartzen ari da Zumaia eta Getaria artean batzuek Playa Gris deitzen dioten tokiko olatua. Atzo izandako istripuaren ondoren, gainera, medio askotan atera da Playa Gris edo Hondartza griseko olatuaren berri. Horren aurrean, baieztapen bat egin nahiko genuke: Playa Grisen ez dago olaturik... Playa Grisik ez dagoelako.
.cat domeinu izenaren errejistroak hasi dira katalanezko webguneentzat. Euskal Herrian, nork ez du ezer egin .eus domeinu balizko baten alde, baina saiakera egitekotan ere, aukera gutxitxo omen.
Epaile frantsesaren ateraldiak (ikastolek haurren kultur eta balioen atxikitze prozesua deusesten dutela) duela urte gutxiko albistea ekarri digu gogora. Paradoxa latza. Hauek ere zer uste dute, Espainiako erregeak bezala, frantsesak ez duela sekula nehor zapaldu? Bai, frantsesak ere bai, baina azpijanean espainolek baino trebeago nonbait.
Guraso euskaldunek, izen euskalduna ezarri nahi badiote haurrari, Euskaltzaindiak nahi bezala izango da Hego Euskal Herrian. Espainiako legea betetzen da, eta ez omen dago beste erremediorik. Baina zer gertatzen da gure artean bizi diren guraso afrikarrekin? Edo, zer ustezko desastre gertatuko zen, beste herrialde batzuetan bezala, libreago bagina izenak aukeratzeko?
Animatuk LORATEGIA aurkezten du, joko didaktiko berria euskaraz, eta telefono mugikorrentzat.
Kontseiluak Bai Euskarari Ziurtagiriaren urteko balantzea plazaratu du. Enpresek, saltokiek eta era guztietako entitateek euskararen normalizazioa lortzeko pausoak eman dituzte, aitortu du Xabier Mendigurenek, idazkari nagusiak. Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak urte berriari 1.140 Bai Euskarari Ziurtagiriarekin ekin dio.