'Lorategia' Telefono Mugikorrentzako jokoa euskaraz
2006-02-02 10:02
Animatuk LORATEGIA aurkezten du, joko didaktiko berria euskaraz, eta telefono mugikorrentzat.
Lorategia jokoa didaktikoa da, zentzu ludiko nabarmenarekin. Jokalariak Miki tximua gidatuko du lorategi handi baten zehar, eta topo egingo duen hainbat elementurekin elkarreragingo du. Elementu hauek Naturarekin zerikusi handia dute: zuhaitzak, landareak eta animaliak. Hauetako bakoitzak protagonistari hainbat informazio didaktikoa emango dio. Jokalariak gogoan izan beharko du informazio hau beranduago agertuko diren galderei zuzenki erantzuteko. Galdera hauei erantzun zuzenak ematean partaideak puntuak lortuko ditu. Jokoaren aplikazioa J2ME teknologia erabiliz garatu izan da.
Lorategia jokoa lortzeko bi era daude:
Lehena webgune baten bidez izango da: http://www.animatu.com/lorategia . Hemen, internetera konektatutako PC-an, erabiltzaileak pausoz pauso jokoa bere telefono mugikorrera nola deskargatu dezakeen azalduko da. Lehendabizi, erabiltzaileak aukeratu beharko du bere telefono mugikorraren marka eta modeloa webgunean dagoen panel batean. Gero, webgunean azalduko diren argibideak jarraitu beharko ditu: mugikorrean sartu beharko du helbide bat, jokoaren aplikazioarengana eramango diona WAP nabigatzailearen bidez. Helbide hau baieztatuz, aplikazioarenganako lotura bat azalduko zaio mugikorrean, eta hauxe aukeratuz jokoa erabiltzailearen mugikorrera deskargatuko da. Azkenik, erabiltzaileak SMS bat jasoko du aplikazioarekin eta SMSa zabaltzerakoan, aplikazioa telefono mugikorrean instalatuko da automatikoki. Edeskargatzeko era hau erabat dohainikoa da.
Jokoa lortzeko bigarren era SMS baten bidez izango da. 7675 zenbakira bidali behar da SMSa LORATEGIA hitzarekin. Kostoa 0,50 bataz beste.
Lorategia Animatuk ekoiztu du Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura sailaren laguntzaz, euskara teknologia berrietan sustatzeko ekimenean. Baita ere honako komunikabide hauek lagundu dute Lorategia proiektuari: Aizu!, Argia, The Balde, Amasté y EITB*. Babesleak hauek izan dira: Asomo Socialware, Funky Projects, Irontec, Ubiqa, Vudumedia, I/Vista, ETECÉ eta M.A.C. asesores. Animatuk baita ere Kukuxumusu Marrazki Fabrikaren laguntza izan du, bere grafiko umoretsuen ekarpena egin dituelako. Guzti horiei Animaturen eskerrik beroenak.
Lorategia erabat euskaraz ekoiztutako bigarren jokoa da. Lehena, Mamutxen Eremua, pasa den urtean banatu zen. Hura abentura motakoa zen, jokalariak Mamutxak bilatu behar zituelarik, bertako pertsonaiek ematen zizkioten argibideei esker.
Lorategia posible izan da Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzari esker, Kultura Saila. Lorategiaren babesleak izan dira: Amasté, Vudumedia, Asomo, Funky Projects, Irontec, Ubiqa, I/Vista eta M.A.C. Asesores. Honako komunikabideekin egin dute espazio publiziatarioen elkartrukaketa: Argia, Aizu!, Etecé eta The Balde. Guzti hoiei, mila esker.
Erantzunak kargatzen...