Sustatu logoa Teknologia albisteak

Euskararen diskurtsoa erdal komunikabideetan

Aitor
2006-04-07 12:04

Eta, nire ustez, kontu hau ez litzaiguke oharkabean pasatu behar. Izan ere, aipatutako bi egunkariok, denok dakigunez, oso boteretsuak dira, hedapen zabala izateaz gain gure arteko herritar askorentzako iritzi sortzaileak baitira.

Horren inguruan, euskaltzaleok nola edo hala entzunarazi beharko genuke gure ahotsa aipatutako komunikabideetan zein beste batzuetan. Badakit hau oso zaila dela (ia ezinezkoa), baina aproba bat egitera gonbidatu nahi zaituztet: irakurri Arteta irakaslearen artikulua eta bidali gutun bana irakurleen txokora; hori bai, argitaragarriak izateko moduan; hau da, nork bere iritzia argi azalduz, baina nolabaiteko tonu moderatu eta arrazoituan. Bestela, barrenetik atera dakigukeena idatzita izan seguru alferrikako lana egingo dugula. Nik neuk, behintzat, gaur bertan egingo dut nire saiakera.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu