Euskal Tonbolaren azken txanpa: Nafarroa
2006-04-06 09:04
Tabernetan jarri dituzte salgai txartelak herritarrekin gertutasuna lortzeko. Gainera, sariak tabernetan utzi dituzte, herritarrak bertan jasoko du bere saria . Euskal Tonbolaren funtzionamendua oso erraza dela azpimarratu dute Kontseiluko ordezkariek: txartela hazkatu behar da sariaren izena ikusi ahal izateko, eta ondoren tabernariari irabazitakoa eskatu.
Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak Euskal Tonbolarekin lortuko dituen etekinekin euskararen normalizazioan aurrera egiteko proiektuekin jarraituko du. Gainera, nork bere konpromisoak sustatzea gustatuko litzaiguke, horretarako, txartel bakoitzean gizarteak eguneroko bizitzan hizkuntzaren alde egin dezakeen adibide bat txertatu dugu.
2005eko maiatzetik hona Euskal Herriko 250 herrietan eta 1.400 taberna eta kafetegi baino gehiagotan zehar ibili da Euskal Tonbola, eta harrera oso ona izan du. Euskaldunen erantzuna bikaina izan da, euskararekin konprometitu dira, eta ziur gaude Nafarroako gizarteak ere dagokion eran erantzungo duela, adierazi dute Kontseiluko kideek. Azken honekin, Euskal Tonbolak Euskal Herriko ibilbidea osatuko du. Orain arteko arrakasta handiaren adierazgarri, uda aldera Euskal Tonbola bigarren aldiz abiatuko da, baina guztiz eraberriturik, aurreratu dute.
Herriak
Hauek dira Euskal Tonbola salgai izango duten herriak, besteak beste:
- Ipar-ekialdean: Abaurregaina, Oionz, Orbaitzeta, Otsagi, Garralda, Jaurrieta-Eaurta.
- Iruñerrian: Antsoain, Iruñako alde zaharra, Atarrabia Villava, Barañain, Donibane, Errotxapea, Etzabakoiz iparra, Jaurrieta Eaurta, Txantrea, Uharte, Zizur.
- Sakanan: Altsasu, Arbizu, Arruazu, Etxarri Aranatz, Irurtzun, Lakuntza, Olazti, Uharte Arakil.
- Bortziriak: Arantza, Bera, Igantzi, Lesaka, Sunbila.
- Malekerran: Doneztebe, Oronoz Mugaire.
- Baztanen: Elizondo, Irurita, Urdazubi, Garralda, Arizkun, Elbete, Erratzu.
- Hegoaldean: Gares, Lizarra.
- Goizuetan: Goizueta.
- Leitzaranen: Leitza.
- Larraunen: Lekunberri.
- Agoitzen: Agoitz.
Erantzunak kargatzen...