Sustatu logoa Teknologia albisteak

Gaztelaniazko esamoldeak euskaraz: ariketak sarean

Sustatu - IKTeroen blogetik
2006-03-21 09:03

UEMAk bere garaian kaleratu zuen lan bat, modu arinagoan sareratua orain, Ordiziako Jakintza Ikastolako IKTeroen eskutik. Lan bikaina, ikustekoa.

Egin duten lanaren azalpena eta helburu pedagogikoak, blogeko artikulu honetan.

Esamoldeekin galdetegi batzuk prestatu dituzte. Sar zaitez orri honetatik eta klikatu letra jakin batean:

  • Gaztelaniazko esamolde sorta bat aurkituko duzu, eta euskaraz eskaintzen direnen artean ea asmatzen duzun zein diren esamolde jatorrenak. Hona adibide batzuk.
  • N eta P letren kasuan, galdetegia Flash aplikazio batekin integratuta dago, eta denbora jakin bat daukazu erantzuteko. Aproba egitera ausartzen bazara...

Ariketak egin nahi ez badituzu, tranpa egin dezakezu, eta esamolde guztiak, bakoitza bere baliokidearekin, aurkituko dituzu hemen. Esamoldeon jatorrizko lana, UEMAk sareratuko PDF-an ere bai.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu