Errioxar operazale bat Bilbora etorri da, eta asteroko Correoko zutabean ezin topa ezer hoberik idazteko euskara eta euskaldunon aurka ekitea baino.
Fernando Saez Aldana da bere grazia eta El Correoren Errioxako edizioan dihardu. Espainia osoan gaztelerazko liburuxkak ei daude (Bartzelonan katalanez, "baina tira, nola-hala poloniera ulertzen da", dio lotsagabeak). Segidan Bilbora dator, Euskaldunara, gogoratzeko beti egin dela espainieraz "denok hitz egiten eta ulertzen dugun hizkuntza bakarra". Lehengo batean Wagner ikustera etorri, eta, horreur, euskarara ere itzulita.
"Uno creía que el propósito de una traducción era hacer inteligible un texto escrito en otra lengua convirtiéndolo a la propia y no, absurdamente, a un idioma más incomprensible aún para los espectadores que el original. Cierto que aún se tradujo al castellano, pero al compartir ambas versiones la misma pantalla el tamaño de la letra se redujo a la mitad". Eta inoren etxera joan ostean sekulako grazia daukala erakusteko: "lo mismo podía ser el holandés errante que el ondarrés currante".
Artikulua oso-osorik hemen
Gaur jakin dut, Gabiriaren blogean Joxe Rojasek erreferentzia utzita, bideo pusketa sinpatiko honen berri, non Manuel Fragak museorako hizkuntza gisa definitzen duen euskara. Operarako ez bada, balioko ahal du museorako!
Fernando Saez honek berak frogatu egin dau operazalea eta pertsona jantzia izatea ez datozala beti bat. Bi bat baino gitxiago dala pentsetan dauan horietakoa da erroxiar hori.
Astoak larreetan ... eta antzokietan. (Begirune osoz astoendako).
Gora Laminiturri, ahuntz errioxarrak!
> (Bartzelonan katalanez, "baina tira, nola-hala poloniera ulertzen da", dio lotsagabeak). Segidan Bilbora dator, Euskaldunara, gogoratzeko beti egin dela espainieraz "denok hitz egiten eta ulertzen dugun hizkuntza bakarra". Lehengo batean Wagner ikustera etorri, eta, horreur, euskarara ere itzulita.
Beti espainieraz... ;-)
Ikusleek asko eskertu zuten detailea izan zuen Conxita talde katalandarrak zapatuan. Espaloia -n eman zuen kontzertua eta bertan esku-orriak banatu zituen letrak jarraitu ahal izateko.
Katalanez eta euskaraz
Esku-orria baino gehiago, liburuxka bat, txukun diseinatua, beraiek egina... Eta zein hizkuntzatan? ba katalanez eta euskaraz. Gainera, Zugarramurdiko euskalkian zegoen eginda itzulpena. Euskaldunokiko erakutsi zuten errespetua, mundiala!
Kontzertua ere ondo. Pop apala, folketik hurbil batzuetan, intimista askotan... Itoitzen kantu baten bertsioa ere egin zuten bisetan: taxi horiak. Baina errioxar operazale eta babu horri ez zaio inportako...