Teknologia albisteak

Markos Zapiain: "Literatura eta Teknologia"

Erabiltzailearen aurpegia
Ainhoa Latatu - UEU
2006-03-15 : 08:03

HIZTEK graduondokoaren 2. saio honetan, Markos Zapiainek idazleek zer erlazio duten teknologiarekin izango du mintzagai. Horrez gain, makinekin literatura sortzerakoan eskaintzen diren aukerez eta nabaritzen dituen beharrez hitz egingo du.

HIZTEK graduondokoan erabiltzen ditugun gaien ikuspuntua pittin bat zabaldu nahi izan dugu oraingo mahai inguru honetan, eta literaturaren munduari begiradatxo bat eman, beti ere, euskara eta teknologiaren ikuspegitik.

Alegia, jakin nahi dugu euskaraz idazten duen idazle batek nola bizi duen hizkuntza-teknologien fenomenoa. Horretaz gain, zer-nolako hizkuntz eredua erabiltzen den hizkuntza-teknologien inguruko tresnetan aztertuko dugu. Hausnarketa hori, eta beste batzuk, bi munduetatik egitea da helburua.

Noiz: martxoaren 17an, arratsaldeko 17:00etan.

Non: UEUren Ikastetxe nagusia- Markeskoa Jauretxea, Eibar

Hizlaria: Markos Zapiain

AR G I T A L P E N A K

  • 2003 Zenbait terrorista (Txalaparta)
  • 2002 Errua eta maitasuna (Elkar)

I T Z U L P E N A K

  • 1998 Gizakiaren heriotza (Jakin)
  • 1999 Duintasuna (Enbolike)

Informazio gehiagorako, 943 821426 telefonoan edo hona idatzita.

Erantzun

Sartu