Epaile frantsesaren ateraldiak (ikastolek haurren kultur eta balioen atxikitze prozesua deusesten dutela) duela urte gutxiko albistea ekarri digu gogora. Paradoxa latza. Hauek ere zer uste dute, Espainiako erregeak bezala, frantsesak ez duela sekula nehor zapaldu? Bai, frantsesak ere bai, baina azpijanean espainolek baino trebeago nonbait.
Ez baitzaigu sekula ahaztuko euskal prentsak argitaratutako gutuna, Frantses Hezkuntza Ministeriora emakume-funtzionari batek igorria 60. hamarkadan... Negargarria izan zen.
Abisu garbia zeraman frants-emazte hark "kolonia"tik metropolira gisan: Ipar euskal herriko haurrengan burutu nahi zuten "frantseste" prozesua uste baino geldoago zihoala alegia. Euskaraz mintzatzen zirela oraindik asko ta asko.
Hori izango da nonbait juje baionesak (?) aldarrikatzen duen kulturizazioa, balioen aberastasuna? No comment.
Erantzun
Sartu