Sustatu logoa Teknologia albisteak

Piroporik gabe muxuak lau...

Bi elkarte hauek gazteekin egoera informaletan euskarazko erregistro kolokiala sustatzeko egin duten proposamen berria da. Aurten 744 piropo jaso dira guztira eta horien artean 14 aukeratu dira finalerako. Orain, gazteen esku dago irabazlea aukeratzea eta apirilaren 14a arte eman dezakete botoa aisia.net web orrian. Hauek dira aurtengo finalistak:

  • Ogi opiltxoa baino gozoagoa zera.
  • Loreak mendian eta zu nire bihotzean.
  • Zu ilgora, ni ilbehera eta biok batera ilargi betea.
  • Zure ezpain gozoei zerbait falta zaie, nireak ote?
  • Zu zara nire puzzleko zatirik handiena.
  • Ordulariko orratz txikia izatea nahi nuke orduro zurekin elkartzeko.
  • Marrubi-marrubi zu zara nire janari.
  • Bi aldiz maite zaitut, eta ez da poto!
  • Zu bazina sagarra eta ni banintz harra jango nuke baita... zuztarra.
  • Zure bihotzaren taupada da nire bizitzaren musika.
  • Zu kafe eta ni esne, biak batera kafesne.
  • Lehenengo bistako maitasunean sinesten al duzu ala berriro pasa behar dut?
  • Txupatxusa izan nahiko nuke zure ezpainen artean egoteko.
  • Zu zara aldaketa klimatikoaren arrazoia.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu