
Korrika Galaren helburua korrika arropa ezagutzera ematea da. 2005ean, azken korrikan, egin bezala aurten ere Iruñerriko AEKk desfilea antolatuko du ikasle, irakasle eta AEKkideekin. Estitxu Fernandez eta Urko Aristi izanen dira galako aurkezle.
Hizkuntza gaietarako azoka gaurtik 27ra arte egingo da, Parisen. Jaurlaritzako HPStik, Patxi Baztarrika sailburuordea Parisen izango da azokan, eta baita ere Euskal Etxearekin hitzarmena berritzeko. Euskararen stand-ean, Internet sarea bitarteko informazioa (www.habe.euskadi.net , www.euskara.euskadi.net eta beste) egongo da, Jaurlaritzaren oharraren arabera.
Asmoz fundazioak (beste erakunde batzuen kolaborazioarekin) antolatutako Hiznet Hizkuntza Plangintzako master ikastaroko ikasleen lanak argitaratzen hasi dira.
Ez daukat ezer BBVAren aurka, baina gure herriko sukurtsaleko kristalean ikusi nuenak haserrarazi egin ninduen.
2006 urteak herentzia pozgarria utzi digu euskaldunoi Pragan, abenduan argitaratu delako Pragako Gida laburra, Europako hiri turistikoen artean euskarazko bakarrenetakoa, edo bakarra agian.
Abenduan, FHArlock sinatzen duen gure irakurleak, telebista digitalean izandako gora-behera batzuk kontatu zizkigun, eta erantzun kate interesgarria sortu zuen. Ustez konpondu ziren arazo haiek, baina ez, arazo berriak daude. Auzia nondik datorren auzia jakiteko, irakur ezazue lehenengo artikulo hura.
Kontseiluak Euskal Autonomia Erkidegoan onartutako aurrekontuen balorazioa egin du, 'aurrerapausoak' ikusi dituela nabarmenduz. 2006 urtea bukatu baino lehen Kontseiluak euskarak aurrekontuetan aurten behar duen igoera aldarrikatu zuen eta aurtengo EAEko kontuetan igoera lortu izanagatik pozik azaldu da. "Esaten genuen euskararen normalizazioak baliabide handiagoak behar zituela eta aldaketa hauek arrazoia eman digute", adierazi dute Kontseiluko ordezkariek. Halaber, gogorarazi du datozen urteotan hazkundearekin segitu beharko dela.
Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren 2007ko aurrekontua aurkeztu zuten atzo Patxi Baztarrika sailburuordeak eta bere kolaboratzaile estuenek. Aurrekontuek bi urtetan izandako igoera nabarmendu zuten eta, besteak beste, euskarazko itzultzaile automatiko bat sortzeko ekimena bultzatuko dutela esan zuten.
TXOMIN PEILLEN KARRIKABURU irakasleak hitzaldi bat emanen du Iruñean "Protestantismoa eta Protestante Eruditoak Euskal Herrian" gaiaz abenduaren 19an
Seme zaharrena hasi zait Internet esploratzen. Bere esplorazioaren helburuetako baten ustekabea.
Elhuyar Fundazioak eta EHUko IXA taldeak hizkuntza-baliabide ahaltsu bat garatu dute zientzia eta teknologiaren alorreko euskara ikertzeko. Zientzia eta Teknologiaren Corpusa da, euskarazko lehen corpus espezializatua, eta ostegunetik aurrera, aurkeztuko den egunetik aurrera alegia, sarean egongo da.
Ostiralean hemen azaldutako OpenOffice-rako Xuxen zuzentzailearen albistean, erantzun hari interesgarria sortu da, eta handik jakin dugu, Librezale-n argitaratu dela eta proba egin dutela, Xuxen hau Firefox nabigatzailean ere instalatzen ahal dela. Egin dugu aproba, eta primeran dabil.
Italiako Euskara Kultura Elkarteak ekitaldi aste interesgarria antolatu du Erroman. Joan den larunbatean hasi ziren, baina abenduaren 10a arte daude ekitaldiak: Erroman lagunik baduzu, animatu itzazu. Gaur eta bihar, txalaparta ikastaro eta laborategia. Abenduaren 6an, Aupa Etxebeste Asier Altuna zuzendaria bertan izango dela. Eta gehiago.
Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak Nafarroako aurrekontuak aztertu ditu, hain zuzen ere euskararen normalizaziorako kopuruak. 2007rako aurrekontua 2006koaren jarraipena dela ondorioztatu du Kontseiluak. Guztiz askiezak dira eta inondik inora ez dute ziurtatuko euskararen normalizazioan pausoak ematea, salatu du Kontseiluko idazkari nagusiak, Xabier Mendigurenek
Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak Ikasle guztiak euskaldundu: nola? jardunaldietan hezkuntzako hainbat adituekin egindako hausnarketaren ondorioak plazaratu ditu. Eskolak euskaldun eleanitzak hezi behar ditu, ondorioztatu du Kontseiluko idazkari nagusiak, Xabier Mendigurenek.