Teknologia albisteak

Laba espazioa berrirekiko da Iruñean larunbatean

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
gaur : 09:42

2022ko urtarrilean ireki zen Laba Iruñean, 2021ean abiatze kanpaina bat egin ondoren. Euskararentzako eta kulturarentzako espazio eta topagune gisa sortu zen Iruñearen erdian. Sei hilabetez itxita egon da aurten, eta eraldaketa baten ondoren, larunbat honetan berrirekiko da.

Espazioa goitik behera eraberritu dute, eta orain aretoak 195 metro karratu ditu; oholtza handitu egin da eta kalitate teknikoan jauzi handia eman da soinu eta ikus-entzunezkoei dagokionez. Aretoa lau zatitan banatuta dago soinuari dagokionez, eta horrek aukera asko emanen ditu ekitaldi ezberdinak antolatzeko. Espazio hauetako bat Nafarroako lehenbiziko entzuteko taberna edo listening bar da. Biniloak entzuterakoan musikan guztiz murgiltzeko bide emanen dio entzuleari.

Bestalde, ostalaritza proiektu gisa ere eraldatu da Laba, eta jatetxe bat izango du integratuta, Torino Berria izenekoa.

Labaren logoa ere pixkat eraldatu da aro berri honetan. Lehen:

Orain:

Labaren aro berriari hasiera emateko, larunbatean (irailaren 6an) Irekiera Festa antolatu dute, egun osokoa.

Irekiera Festaren egitaraua


• 10:30 Kalejira – Broken Brothers Brass Band O plazatik alde zaharrean barrena.
• 12:00 Leihotik kantuan – Amets Aranguren, Julen Goldarazena (Flako), Idoia Tapia eta Oier Zuñiga.
• 12:30 Inaugurazio ekitaldia
• 13:30 DJ Barbarie
• 14:30 Bazkaria
• 17:00 Denboraren kapsula
• 19:00 Drag Showa – Haizemin eta Posidonia
• 20:30 Afaltzekoa, poteak eta giro ona
• 21:30 DJ Zuribostnerisei

Informazio gehiago: Laba.eus 

Erantzun

Sartu