Teknologia albisteak

Herri hizkeraren I. Jardunaldiak

Erabiltzailearen aurpegia
Maite - Ondarroako Udala
2006-10-17 : 09:10

Herri hizkeraren I. Jardunaldiak antolatu ditu Ondarroako Udalak azaroaren 3rako Lore Jokoen egitarauaz bat eginik. Jardunaldian parte hartu nahi duenak izena eman behar du urriak 31 orduko.

Euskarak aberastasun asko du. Aipagarrienetakoa herri-hizkera da, hizkuntzari kalitatea eta aniztasuna ematen diolako.

Gaia aztertzen luzaroan ibili izan dira ikertzaile, hizkuntzalari eta idazle ugari. Euron artean Augustin Zubikarai , Lore-joko hauetan omentzen duguna.

Jardunaldien asmoa

Jardunaldien asmoa herri-hizkeraren inguruan beharrean dabiltzanak batzea da. Euskal Herrian herri-hizkeraren gainean antolatzen diren estreinako jardunaldiak izanik, zabal hurreratuko gatzaizkio gaiari.

Asmoa da jardunaldiak herri-hizkeraren inguruan beharrean dabiltzanen foro bihurtzea eta, horrezaz gain, hurregorako ekarpenak jasotzeko tokia izatea. Herri aproposa dugu Ondarroa herri-hizkeraren gaineko jardunaldiak antolatzeko eta, zelan ez, une egokia dugu Augustin Zubikarai gogora ekartzeko, berak hasitako bideari jarraitzen diogulako.

Egitaraua

ORDUTEGIA: 9:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara

LEKUA: Ondarroako Kofradia zaharra (Erribera kalea 9, 1.)

MATRIKULA: 50,00 euro

Informazioa: Udaleko euskara saila 946 833 668

Egitarau osoa:

  • Goizeko 9:00etan Jardunaldien hasiera. Aitor Maruri Txurruka. Ondarroako alkatea
  • Goizeko 9:30etatik 10:30etara Juan Luis Goikoetxea Arrieta. Pedagogian doktorea eta euskaltzain urgazlea. "Herri-hizkeraren espresabideak"
  • Goizeko 10:30etatik 11:30etara Jose Luis Lizundia Askondo. Euskaltzaindiko Zuzendaritzako kidea. Euskaltzain osoa. "Herri-hizkera eta toponimia"

Goizeko 11:30etatik 12:00etara Atsedenaldia/kafea.

  • Eguardiko 12:00etatik 13:00etara Koldo Zuazo Zelaieta. EHUko irakaslea eta euskaltzain urgazlea. "Herri-hizkera eta euskalkiak".
  • Eguardiko 13:00etatik 14:00etara Paskual Rekalde Irigoien. Euskaltzaindiko Euskalkien lantaldeko arduraduna. "Herri-hizkera eta euskara batua"
  • Arratsaldeko 16:00etatik 18:00etara Mahai-ingurua: "Herri-hizkerak: tokian tokiko esperientziak" Jose Luis Erdozia Mauleon. Euskal Filologian doktorea eta euskaltzain urgazlea. "Sakanako hizkera". Mikel Etxaburu Osa. Euskal Filologian doktorea. "Ondarroako arrantzaleen hizkera". Xarles Videgain. Pabeko unibertsitateko irakaslea eta euskaltzain urgazlea. *"Iparraldeko esperientzia”. Joxe Ramon Zubimendi Imaz. Euskaltzaindiko Jagon-Corpus batzordearen idazkaria. "Gehiegikeriarik gabeko herri-hizkera”*

Arratsaldeko 18:00etatik 18:30etara Atsedenaldia/kafea.

Arratsaldeko 16:00etatik 18:30etara Euskaltzaindiko Euskalkien lantaldearen batzarra.

  • Arratsaldeko 18:30etatik 20:00etara Gotzon Aurrekoetxea Olabarri. Euskaltzain urgazlea. **“Euskal Herriko Hizkuntza Atlasa Euskaltzaindia”**
  • Arratsaldeko 20:00etan Jardunaldien amaiera. Andres Urrutia Badiola. Euskaltzainburua.

Informazioa: Ondarroako Udaleko euskara sailean 946 833 668

Egitarau osoa hemen (adi .pdf formatoan 780 KB)

Erantzun

Sartu