Euskara alarma gorrian: euskaldun zaharrak behar dira
Horregatik hautatu dugu lelo alarmista hau: eskualdeko euskaldun zaharrok euskararen alde zerbait eman behar dugula konturatzeko. Berbalagunen parte hartzea, euskaraz hitz egin nahi dutenei laguntzen, era errez eta atsegina da euskarari bultzada emateko. Ez da gehiegi eskaini behar dena: hamaika ordu ematea eskatzen dugu soilik. Asko da irabazteko daukaguna, gure denboraren apur baten truke. Ateak zabalik daude euskaltzale guztientzat.
Zuen zain gaude! Animatu zaitezte!
Informazio gehiago nahi izanez gero, honako lekuetan daukazue: Lea-Artibaiko AEK euskaltegiak: Ondarroa 94 613 40 21, Lekeitio 94 684 28 69, Markina-Xemein 94 616 75 97
Udaletxeak: Ondarroa, Lekeitio, Markina-Xemein, Berriatua eta Etxebarria.
Lea-Artibaiko Berbalagunen blog-a
Erantzunak kargatzen...