Sustatu logoa Teknologia albisteak

Administrazio Orokorrean, euskara planak berrabiarazteko ekimena

Jonjo Agirre - Tiraka
2006-10-11 16:10

Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak, Eusko Jaurlaritzako sail eta erakunde autonomo guztietan euskararen erabilera planak berrabiarazteko eta oro har, Administrazioan euskarak izan behar duen presentziari bultzada emateko, ekitaldi ofiziala burutu du. Ekitaldia Lakuako Areto Nagusian izan da, baina bideokonferentziaren bidez, Bilbo eta Donostiako egoitzetan ere jarraitu ahal izan da.

Ekitaldian IBARRETXE lehendakariak parte hartu du, eta berarekin batera, Miren Azkarate, Kulturako sailburuak, Patxi Baztarrika, Hizkuntza Politikarako sailburuordeak eta Zelai Nikolas, TIRAKA taldeko kideak.

Zuzeneko ekitaldian, Administrazio orokorreko sail guztietako sailburuordeak, zuzendariak eta zerbitzuburuak egon dira; baita sailetako euskara teknikariak ere.
Bertaratutako arduradunen erantzukizuna erabakigarria eta erabatekoa dela azpimarratu dute lau hizlariek, besteak beste.
Datozen egunetan euskadi.net-en ikusgai egongo omen dira hizlariek adierazitako iritziak.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu