Sustatu logoa Teknologia albisteak

Galdera errepikaria Xuxen dela eta

Mikel - Pasaia
2006-10-23 10:10

Beno, lantzean behin azaltzen den galdera batekin nator ni. Jende asko dago Xuxen ortografia zuzentzailearen zain. Ba al da horren berririk?

Sarreran diodan bezala jende asko dago Xuxen euskarazko ortografia zuzentzailearen zain, horien artean ni neu. Oker ez banago uda hasi baino lehenago kaleratzeko zegoen.

Sustatuko erreferentzia bat: www.sustatu.com/1140441442

Badakit horrelako kontuek lan asko eta ezusteko gehiago izaten dituztela. Hori dela eta, berriro galdetu nahiko nuke noizko espero genezakeen OO.org 2.x lan egingo duen Xuxen-a.

Bestalde, askatzeko intentzioa bazegoela irakurri dut Sustatun (lotura berean oker ez banago) horrela programa hori beste hainbat aplikazio zein plataformatan funtziona dadin moldatu ahal izateko. Zer dago honen inguruan?

Azkenik, horrelako proiektuetan dabiltzanei nire esker ona eta begirunea erakutsi nahi diet.

Mila esker. Mikel

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu