Euskaldun Berriari Aitortza Altzan
2006-11-07 09:11
Euskara ikasteko saiakera eta esfortzua egin duten altzatarrei beren ahalegina aitortu nahi die Bizarrain kultur elkarteak. Horretarako, 'Euskaldun Berriari Aitortza Altzan' ekimena antolatu dugu.
Ekimena ezagutzera emateko egitarau bat apailatu dugu. Horren baitan, Jon Maiaren hitzaldia izan
dugu, berak idatzitako 'Riomundo' liburuari eta bere bizipenei buruz aritzeko. Azaroaren 9an Peio Arnaez antzezleak 'Euskaldun berri, lan berri' bakarrizketa eskainiko digu.
Baina ekimen 'izarra' Anton Mendizabal eskultorearen 'Lau Haizetara' eskulturaren inaugurazioa izango da, azaroaren 11an.
Ongi etorriak izango zarete guztiak!
Erantzunak kargatzen...