Ikasturte berrira begira "Bideojokoen munduan barneratzen" izeneko ikas-egoera argitaratu du Euskal Wikilarien Kultur Elkarteak (EWKE, euskarazko Wikipediaren kudeatzaileak) Wikikasi bere proiektuaren baitan. Interesa duenak modulo hau aplikatzeko 2025-2026 ikasturtean idatz dezake hezkuntza [a bildua] wikimedia [puntu] eus helbidera, eta EWKEren laguntza jasoko dute.
EWKEk Talaios kooperatibaren laguntzarekin eta Game Erauntsia jokozaleen komunitatearekin landu du ikas-egoera hau. 14 saioko programa bat prestatu dute.
Honetan datza landutakoa: Etorkizun utopiko edo distopikoak pentsatu, bideojokoekin lotu eta euskaraz dagoen eskaintza aztertzetik abiatzen da ikas-egoera. Game Erauntsiaren laguntzarekin, euskarazko bideojokoen ingurukoak Wikipedian idatziko dituztem eta ikasleek aukera izango dute bideojoko bat edo harentzako mundu bat diseinatzeko Luanti erabilita (jokoak modu sinpkean diseinatu/programatzeko tresna librea).
Erantzun
Sartu