Maiatz aldizkariari sari bat eman diote Durangon. Jakin nahi al duzu zergatik? Luzien Etxezaharretaren hitzaldia, abenduak 19, arratsaldeko 20:00etan, Iruñeko Erraldoien Txokoan.
Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak Euskal Herriko hamabi ardandegi esanguratsuren euskararen egoera aztertu du, euren ardo botilen etiketak eta webgunea izan ditu aztergai hain zuzen ere.
Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak 10 urte bete ditu aurten, eta urteurren ospakizuna datorren astean, abenduak 19, izango da Bilboko Euskalduna Jauregian 19.00etan. Joatekoa bazara, Kontseilura deitu telefonoz. Bitartean, Kontseilutik bidali diguten Xabier Mendigurenen testu bat hemen jarraian.
Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak Nafarroan proposatutako aurrekontuek 2008an izango dituzten ondorioak plazaratu ditu. Aurkeztu zaizkigun aurrekontuak guztiz eskasak dira eta inondik inora ez dute ahalbidetuko euskararen normalizazioan pauso sendoak ematea, adierazi du idazkari nagusiak, Xabier Mendigurenek.
Elhuyar Oinarrizko Hiztegia-ren bigarren argitalpena kalean da, Hiztegi honekin, euskara-gaztelania/castellano-vasco familiako hiztegi guztiak eguneratu ditu Elhuyarrek. Eta, aurten, Durangoko azokan, Elhuyarren standera gerturatzen den orok hiztegia mugikorrera deskargatzeko aukera izango du.
Oso zalea ez banaiz ere inoiz edo behin entzun dut Cocidito madrileño Radio Euskadin eta, alde batetik, egoki ikusten dut saio horretan egiten den salaketa: Madril aldeko komunikabideetan euskal kontuen aurka egiten den "gerra" moduko hori. Baina, bestetik, ez dut ongi ikusten egin ohi den beste salaketa: Madril aldeko kazetariak ezjakinak direla eta kultura maila eskasekoak, euskal gaiei dagokienez.
Bermeoko Udaleko Euskara Sailak, GEURIEN BE BAI egitasmoaren barruan, elkarte eta txokoek euskaraz idazten laguntzeko CDa kaleratu du, idazteko eredu eta argibideekin.
Abenduaren 3an izango da Euskararen Nazioarteko Eguna. Eusko Ikaskuntzak zera antolatu du edizio honetan: euskal gazteengana zuzenduz, bost bertsolari gaztek eramango dute aurten ENEren lekukoa. Abenduaren 3an ospatzen den ENE-ren ikur izango dira horien bertsoak.
Gaur arratsaldean Europako Batzordean Itzulpengintza Estrategiako eta Eleaniztasuneko Zuzendaria den Francisco de Vicente jaunak hitzaldia emango du Donostian, UZEIren 30. urteurrena dela-eta.
Duela hilabete pasatxo jarri genuen Elebila abian. Hainbat datu interesgarri eman dizkigu. Elebilak jendearen arreta ekarri du. 30.000 lagun desberdin baino gehiagok bisitatu du eta batez beste 12.000 orrialde baino gehiago ikusten dira eguneko.
Juan Martin Elexpuru naiz, Vancouverren nago ingelesa ikastera etorrita. Joan den ostiralean, kasualitatez, polemikari jarraipena ematen dioten hainbat gutun sorta aurkitu nituen Wall Street Journal egunkarian. Kopiatu egin ditut eta hor doazkizue. Ondo izan. Eguneraketa, 12.25: Erantzunetan, 180 lagunek WSJra bidali duten gutuna osorik, sinadura guztiekin.
Imanol Urbieta zarauztar musikagile eta irakasleak jasoko du 2007ko Anton Abbadia saria. (Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskara Zuzendaritza Nagusiak argitaratu du albistea bere webgunean, eta hona ekarriko dugu hango creative commons lizentzia baliaturik.)
Topaguneak hamar urte betetzen dituela eta AEDko kide bezala artikulua eskatu zidatenean, honakoa galdetu nion nire buruari, zer esan nezake nik? Zeren bila gabiltza AEDn ia 25 urte hauetan? Gure jardunaren gogoeta eta etorkizunerako proposamen bat jarri nahi dut mahai gainean.
Sustatuzale batek idatzi dugu Wall Street Journal-en aurkitutako datu zehatz batekin: bilaketa eginez gero, artikulua agertzen da, baina beste izenburu batekin: Basques bring old tongue to life. Alegia, "Euskaldunek beren hizkuntza zaharra berpizten dute".
Atzo arratsaldean aurkeztu zen Zarautzen "Zarautz Hizketan" proiektua. Udalaren beka bati esker Zarauzko 50 aitona-amona elkarrizketatu dira azken urteotan, eta herriko hizkera eta ahozko ondarea bildu da. Jasotako guztiaren emaitza dira atzo aurkeztutako liburua, DVDa eta webgunea, Hizketan.org.