Atzo arratsaldean aurkeztu zen Zarautzen "Zarautz Hizketan" proiektua. Udalaren beka bati esker Zarauzko 50 aitona-amona elkarrizketatu dira azken urteotan, eta herriko hizkera eta ahozko ondarea bildu da. Jasotako guztiaren emaitza dira atzo aurkeztutako liburua, DVDa eta webgunea, Hizketan.org.
Zarauzko udalak deituriko beka bati esker, bost laguneko lantalde batek herriko ahozko ondarea bildu du azken urteotan. Zarautz Hizketan izenez bataiatu dute egitasmoa. Belen Maiz, Miren Zabaleta, Aintzane Agirrebeña, Asier Sarasua eta Fernando Muniozguren zena aritu dira lan horretan.
Azken 3 urteotan 50 elkarrizketa egin dituzte Zarautzen, gehien-gehienak 70 urtetik gorako herritarrei. Horrekin batera, orain dela 20 urte egindako beste 20 grabazio ere berreskuratu dituzte.
Proiektuaren asmoa bikoitza zen: herriko hizkera jasotzea eta Zarauzko ohitura, bizimodu eta historia biltzea, betiere protagonisten ahotan.
Proiektu horren emaitza izan dira, atzo aurkeztu ziren liburua, DVDa eta webgunea, hizketan.org. Webgune horretan bildu da proiektuan zehar jasotako informazio gehiena. Lekukoen eta elkarrizketen informazioa, jasotako materiala..., eta egindako elkarrizketen pasarte batzuk ikusi eta entzuteko aukera ere badago.
Adibidez:
Egileetako batek, Asier Sarasuak, informazio gehiago eman du bere blogean, eta atzoko aurkezpeneko irudi batzuk utzi ditu Flickerren
Aurkezpenean erakutsitako azalpen-bideoa ere sarean dago: Zarautz Hizketan, aurkezpen-bideo.
Erantzun
Sartu