Teknologia albisteak

Maiatz, 25 urte

Erabiltzailearen aurpegia
Juankar LOPEZ-MUGARTZA - Harbelex taldea
2007-12-13 : 09:12

Maiatz aldizkariari sari bat eman diote Durangon. Jakin nahi al duzu zergatik? Luzien Etxezaharretaren hitzaldia, abenduak 19, arratsaldeko 20:00etan, Iruñeko Erraldoien Txokoan.

Itxaro Bordak dio: 1981ko azaroan Baionan berrogeita hamar bat idazle bildu ginen: Manex Lanathua, Aurelia Arkotxa, Luzien Etxezaharreta, Manex Erdozainzi-Etxart, Piarres Xarriton, Mayi Pelot, Etxamendi, Allande Duny-Petre besteak beste, eta Maiatz elkartea sortu zen, aldizkariak berak argia ikusiko zuela 1982ko otsaila karrointsu batez. Azala beltza zeukan eta barnea beltzago. Lehen orrialdean aurkitzen zen Maiatz kideen credoa: literatura da egingo duguna errealitatean bermatuz, Europan zehar publikatzen denaren antzekoa, itzulpenak eta sorkuntzak.

Ordutik hona credo hori indarrean egon da, aldizkaria idaztera atrebitzen zirenen plaza irekia bilatzen zela, batzuen garapen leku, besteen irakurlearekiko lehen atari. Erran behar dut, eta horrek noiztenka hegoaldeko kritikalari zenbaiten harridura sustatu zuen, Maiatz-en ez dela sekula testu bakar bat zentsuratu, testuei bederazka, literatura izateko aukera eman zaiela hots.

Eguna: 2007ko abenduaren 19a
Ordua: 20:00
Lekua: Iruñeko Udalaren Kultura Alorreko Aretoa, Erraldoien Txokoa (Descalzos, 72)

Erantzun

Sartu