Buruntzaldeko udalok, gure herrietako dendetako hizkuntza paisaia eta ohiturak aldatzeko ahaleginaren barruan, fruta-denda eta okindegietako egitasmoak jarri ditugu abian
Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak argi du euskararen normalizazioan aurrera egiteko herrietan hizkuntza-politika eraginkorrak behar direla. Hori dela eta, 2007an udalen hizkuntza-politikaren neurketaren emaitzak gizarteratu zituen. Orain webgune berritu batean bildu dira ekarpen horiek.
Europako Batzordeak bere itzulpenen korpusa liberatu du. Korpusean milioi bat esaldi aurkitu daitezke 23 hizkuntza ofizialetako 22 hizkuntzetan (irlandera berriki onartu denez zerrendatik at geratu da).
Pasa den hilabetean jarri zuen martxan Kontseiluak "Elkarteetan euskaraz" izeneko kanpaina, izenak adierazten duenez, gure herrietako elkarte eta txokoetan euskararen erabilera sustatzeko asmoz. Ildo honetatik, Helduen Euskalduntzea eta Alfabatetzearekin lotutako gaiak lantzen duen karrajua.org blogean Kontseiluaren egitasmo hau euskara-ikasgeletara eramateko eta bertako jardunarekin uztartzeko ekimen interesgarri bat jarri da martxan.
Euskararentzako itzultzaile automatikoa sortzeko lehiaketarako epea aste honetan itxi da, eta lau talde aurkeztu dira beren proposamen teknologikoekin. 400.000 euroko lizitaziorako deialdia kaleratu zuen Eusko Jaurlaritzak urtearen hasieran, eta 2009. urtearen amaierarako Eusko Jaurlaritzaren zerbitzarietan sistema martxan egotea aurreikusten dute lehiaketaren baldintzek.
Horrela deitzen da Mitxel Kaltzakorta HUHEZIko irakaslearen azken liburua: Prosa komunikagarriago egiten. Zenbait proposamen (1), eta Udako Euskal Unibertsitateak argitaratu berri du, Hizkuntzalaritza sailean. Liburuaren egileak hainbat proposamen egiten ditu hor euskal prosa arintzeko, komunikagarriago egiteko, eta adibide eta ariketa asko ekarri ditu, erakusteko zelan konpondu esaldien atzerakarga.
Argazkiak eta audioa konbinatuz egindako produkzioei euskaraz nola deitu pentsatzen aritu gara. Euskaraz audio-diaporamak deitzea erabaki dugu nazioarteko hedabideek soundslide edo audio slide sho deitzen dioten horri. Inork ba al du bestelako proposamenik? Asmatu al zaie bestelako euskarazko izenik?
EHUko Euskara Institutuak Jardunaldi bat antolatu du urtarrilaren 31 eta otsailaren 1erako: Espezialitateko hizkerak eta terminologia III: Espezialitate hizkeren didaktika eta komunikazioa.
Azaroaren 28an, Sotheby's enkante etxe famatuak Leizarragaren Testamentu Berria salgai jarri zuen Londresen (28.500 euroko lizitazioarekin irten zen), baina liburua eroslerik gabe geratu zen. Horren ondorioz, Euskaltzaindia Londreseko enkante etxearekin jarri zen harremanetan akordio bat lortze aldera. Azkenean, erosketa gauzatu da antzeko prezioan, 20.500 libera ordaindu dituela jakinarazi du Euskalrzaindiak, gaurko trukean, 27.299 euro dira hori.
Veleiako aztarnategiko zuzendari Eliseo Gil arkeologoa Arabako Batzar Nagusietan agertu da gaur aztarnategiaz eta bertako aurkikuntzez berba egiteko. 2006ko azaroan egin zen publiko antzinateko euskara azaldu omen zela Veleian, eta prestigioko filologoek hura zalantzan jarri ondoren, ez omen da aurkikuntza haien balidazioan edo errefusatzean aurrerapausurik eman, eta puntu horretatik irteteko plan bat martxan jartzeko eskatu du Eliseo Gilek.
Migrazio olde garrantzitsuak dira egungo gizartearen adierazgarri, eta etorkinak hizkuntza edo gizarte gutxitu batean txertatzea funtsezkoa izan daiteke kultura gutxitu hori iraunarazteko. Robert Scarcia kazetaria Quebeceko egoeraz idatzi du Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskara Zuzendaritzaren webgunean eta handik hona ekarri dugu erakunde horrek eskaintzen duen lizentziari esker.
2008a iritsi aurretik jaio da FOROAK.COM webgunea. Euskara zabaltzeko helburuz, guztiz dohainik, edozeinek bere foroa sortu dezake inolako jakintzarik gabe, eta dena euskeraz! Ezagutu duzue, bada, blogak.com web orrialdea: bertan blogak sor ditzake jendeak, euskeraz noski. Berdin-berdin foroak.com-en kasuan: phpBB2-z baliatutako foroak sortzen dira.
Euskal Herriko Unibertsitateko Euskara Errektoreordetzak Atezainok euskaraz atera berri du, euskaraz lan egiten laguntzeko liburuxka, atezainek atezainentzat egina.
Izenburu luzea, baina biltzen duena adierazten duena. Soziolinguistika Klusterrean aurrera daramatzagun proiektuetan erabiltzen eta sortzen ditugun lanen erreferentziak biltzen dituen gunea da Erreferentzien Bilgunea. 300 erreferentziatik goiti biltzen ditu eta abenduaren 18tik aurrera erabilgarri egongo da Soziolinguistika Klusterraren webgunean: Bilgunea
Soziolinguistika Klusterrak Euskal Herriko Kale Erabileraren V. neurketaren emaitzak aurkeztu zituen azaroaren 30ean. Emaitza guztiak BAT soziolinguistika aldizkariaren 64. zenbakian argitaratu dira, aditu anitzen irakurketa eta interpretazioa lagun dutelarik. Soziolinguistika Klusterreko webgunean ere emaitza guztiak aurkitzen dira Euskararen Datu Basean