
Asteburuan, uztailaren 1ean, hasi zen EuskarAbenturaren laugarren ibilaldia eta edizioa. Bertako eta diasporako 16 eta 17 urte arteko 125 gaztek Euskal Herria zeharkatzen ari dira oinez, uztailaren 31ra arte. 407 km oinez izango dira aurten, Euskal Herriko zazpi probintziak ukituz, Mauletik Getxoraino.
Atzo, uztailak 1, erabiltzaileak hasi ziren igartzen, goizetik, Twitter ez zebilela oso ondo. Aplikazioan eguneratzeak geratu zitzaizkien, edo "muga" bat gainditu zutelako abisuak jaso. Elon Muskek argitu zuen zer gertatu zen geroago: Bakoitzak ikus ditzakeen txioen kopurua murriztu du Twitterrek. Ostatatze arazoekin zerikusia izan dezaketen ingenieritzako desastre batzuk egon daitezke neurriaren jatorria. Erabilpen muga txiolariak gehien gorrota dezakeen neurria da, eta berriro hasi dira mezuak Twitter azkenetan dagoela, zein izan ote daitekeen alternatiba...
Aurreko urteetan egin den bezala udako jazzaldiekin bat Euskadiko Filmotekak Jazzinema izeneko zikloa jarri du martxan.
Albiste editorial inportantea Harry Potter sagaren inguruan: euskarazko liburuen itzulpenak luzez agortuta egon ondoren, Elkarrek berrargitalpen baimenak lortu ditu, eta laster dira kalean, berrikuspen batekin, sagaren lehen bi liburuak. Gogora ekar dezagun 7 liburu izan zirela, J.K. Rowlingek idatziak eta bere lehen edizioan Iñaki Mendiguren Bereziartuk itzuliak euskarara.
Kulturaren Euskal Behatokiak (Eusko Jaurlaritzaren egitura bat) EAEko musika sorkuntzetan eta ekitaldietan emakumeek eta gizonek izandako presentziaren eta parte hartzearen azterketa egin du, eta duela gutxi argitaratu. 2022ko datuak dira, baina argazki ingeresgarria uzten dute. Sektore oso maskulinoa da, nabarmen inteprete eta talde gehiago gizonezkoak, emakumezkoekin alderatuta. Baina hara datu osagarri bitxia ere: Emakumez soilik osatutako formazioen diskoak euskaraz dira batez ere (%75), eta gizonezkoetan %42.9 bakarrik euskaraz.
Arrazoi logistikoengatik, Twitcheko zuzenekoa ezin izan dugu egin, baina bai Segura Irratiko emanaldia (zuzenean ostegunero bezala), eta hemen dago. Umap.eus zerbitzua itxi beharra, Twitterreko politika aldaketengatik, horixe azaldu duguna.
Testu hau Ttap aldizkariaren aurreko asteburuko alean audio gisa agertu zen, Luistxo Fernandez Sustatuko editoreak grabatuta. Hona ekarri dugu orain, berak aipalatutako testuarekin (ukituren bat gehituta), eta esteka eta bideoren batez aberastuta. Galdera deseroso bat planteatzearen inguruko testu bat da: Zenbat etxe dauzkazu?
Badakizue Tourra Euskal Herrian hasten dela aurten ezta? Tira, zeharkako albistea horrekin lotutakoa: Euskadiko Filmategiak bere artxiboan daukan txirrindularitzari buruzko material guztia bilduma batean batu du, eta ikusgai jarri ditu bideoak Interneten.