Teknologia albisteak

Fudge da Tetris baina alderantziz

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2023-08-19 : 10:15

Tetris estiloko joko bitxi bat da Fudge, baina alderantziz. Tetrisen berez erortzen dira piezak, eta behean kokatu behar dituzu, multzokatzea ebitatuz, lerroak eginez. Fudgen piezen multzo handia goian dago, eta bertatik piezak "atera" egin behar dituzu, multzoa desegiteko.

Joko-taula pieza karratu mordo batekin hasten da, non tetrominoak (lau laukiko piezak= saguarekin marraztu behar diren klik eginez; baliozko bakarrak ezkerrean ikusten diren hiruak dira, eta horien forma berregin behar duzu lau kliketan. Erortzeko piezek espazioa izan behar dute eta oztoporik gabe egon behar dute; beraz, behetik gora bakarrik egin daiteke. Nolabait, Tetrisen prekuela bezalakoa da, pentsa azpian beste taula bat balego eta beste jokalari bat unibertso paralelo batean zuk askatzen dizkiozun piezekin Tetris arruntean jokatzen.

Blokeatuta geratzen bazara, ohikoa dena jokoan, piezak berriz nahas ditzakezu, baina kasu horretan pieza karratu gehiago gehitzen dira, gauza korapilatzeko. Helburua ahalik eta puntuaziorik baxuena lortzea da, eta hasieran oso zaila ez dirudien arren, gauzak nahastu daitezke.

Ondo ulertzeko, Fudge probatzea onena.

Bide batez, Tetris tradizionala ere joka daiteke sarean.

Erantzun

Sartu