Teknologia albisteak

Gurutzaontzien artean nagusi, Icon of the Seas munstroa

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2023-08-17 : 11:21

Datorren urtean da itsasoratzekoa estreinakoz Icon of the Seas delako gurutzaontzi edo bidaiari-ontzia. Dagoeneko munstro erraldoiak direlarik gurutzaontzi hauek, hau izango da munstroetan nagusi, handiena. 

5.610 bidaiari eraman ahal izango ditu 2024ko urtarrilean itsasoratu ahal izango den untzi honek, horientzat lan egingo dutelarik eskifaiako 2.350 languilek. Titanic baino 5 aldiz handiagoa eta pisutsuagoaizango da. 19 solairu garai, zeinbetan 40 jatetxe, taberna eta bolatoki bat ere egongo diren. Zazpi igerileku eta uretako sei txirrista handi izango ditu. Ikus deskribapen bat artikulu honetan.

Gurutzaontziak turismo forma gisa oso kritikatuak dira. Ingurumen kaltea eragiten dute ikaragarrizkoa, eta bisitatzen dituzten kostaldeko hiri eta puntuetan, jendea pilatu baina onura gutxi ekartzen dute, ezta ekonomikoki ere hori denean turismoaren ohiko justifikazioa. Milaka bisitariak hirira eramaten dituzte ordu batzuez gurutzaontzietatik. Normalean dena antolatua izaten dute, otorduak eta zerbitzu gehienak itsasontzian bertan eskaintzen zaizkie eta hirian ematen duten denboran arrapaladan gune eta monumentu adierazgarrienak bisitatzen dituzte.

Transport & Environment, Europan mugikortasun jasangarriaren aldeko taldearen txostenaren arabera, Europan gurutzaontzi gehien kudeatzen dituen enpresak, Carnivalek, gehiago kutsatzen du bere 47 gurutzaontziekin, Europako auto denek (260 milioi) baino, hamar bider gehiago izatez.

 

Erantzun

Sartu