Teknologia albisteak

Irailekoak poesia egitasmoa, Euskaltzaindiaren eskutik

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2023-08-27 : 08:48

Poesia ardatz daukan egitasmoa antolatuko du Euskaltzaindiak Lekeition, irailaren 30ean eta urriaren 1ean izango da, eta Irailekoak izendatu dute.

Irailekoak topakletan euskal poeten lana gizarteratu nahi da, bai hitzaldien bidez, bai irakurraldien eta errezitaldien bidez. Halaber, beste bazter batzuetako poetek ere parte hartuko dute: hasteko, katalanez idatzitako poesia garaikideko bi ahots esanguratsuak. Poesiarekin batera, beste adierazpide batzuk uztartuko dira, hala nola musika eta artelanak.

Topaketaren aurrekari bezala, Lekeition poesiari presentzia handiagoa emateko garai eta geografia askotako egileen bertso-lerroz jantzi dira herriko hormak eta erakusleihoak uda honetan. Tartean, Forugh Farrokhzad, Anne Sexton, José Luis Otamendi, Miren Agur Meabe, Aurelia Arkotxa, Bernardo Atxaga, Raymond Carver, Angel Erro, Castillo Suárez, Itxaro Borda, Jon Gerediaga edo Alejandra Pizarnik-en bertsoak erakutsi dira.

Jardunaldiari berari dagokionez, egitaraua honakoa da, eta sarrera libre da areto guztietan:

Irailak 30, larunbata

  • 11:00etan (hitzaldia): Iratxe Retolaza: Perimetro poetikoak XXI. mendean: neurtezinaren zirrimarrak (Lekua: Sociedad Recreativa).
  • 13:00etan (errezitaldia): Aritz Gorrotxategi; Nerea Arrien; Eric Dicharry + Inun musikaria (Lekua: San Juan Talako).
  • 18:00etan (errezitaldia herriko bost leku esanguratsuetan). Poeta gazte horiek: Beatriz Chivite, Itziar Ugarte, Jokin Erkoreka, Libe Goitia eta Martin Bidaur (Lekuak, hurrenkera honetan: Andre Mariaren Jasokundearen elizaren aurrean; Dominiken konbentuaren aurrean; Herritarren ortuan; Abaroa lorategian eta Arranegi plazan).
  • 22:00etan (kontzertua). Maite Larburu (Lekua: Konpainiako eliza -San José eliza-).

Urriak 1, igandea

  • 11:00etan: Antònia Vicens poetaren eta Iñigo Astiz kazetariaren arteko solasaldia.
    Atsedena (15’).
  • Mireia Calafell poetaren eta Itxaro Borda euskaltzain osoaren arteko solasaldia.
    (Lekua: Sociedad Recreativa)

Erantzun

Sartu