Ikus-entzunezko proiektuak garatzeko egonaldi programarako deialdia (Ikusmira Berriak 2024) egin dute Tabakalerak eta Donostiako Zinemaldiak. Sarean Mikel Ayllonek salatuta ikusi dugun bezala, baldintza berezietan: Ingeles edo gaztelania hutsez aurkez dezakezu proiektuaren txostena. Euskara hutsez, ordea, ez.
Formulazioa berezia da, benetan, proiektuaren dossier edo txostena aurkezteko orduan:
Dossierraren hizkuntza:
Zinemagile ez-gaztelaniadun lapurtar batek ingelesez?
Deialdiaren arabera, "IKUSMIRA BERRIAKen proiektuak garatzeko egonaldi-programak talentu berriak zein berrikuntza eta hizkuntza berriak bultzatzen dituzten ikus-entzunezko ekoizpen-etxeak eta industriak inplikatu nahi ditu." Hizkuntza berriak. Hizkuntza zinematografikoez ari dira, jakina.
Tira, inork aurkeztu nahi badu lanik, irailaren 1a arte dago epea (ikus baldintzak). Azkar ibili euskarazko proiektua izanez gero, lan bikoitza egin beharko duzu gaztelaniara itzultzen.
Erantzun
Sartu