Teknologia albisteak

Euskarazko film laburren gaualdia Arrosan

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2023-08-17 : 09:02

Abuztuaren 19an, Film Laburren 2. Gaualdia egingo egingo dute Arrosanl, pilota plazan. Filmak euskaraz emanak izanen dira, frantsesezko azpitituluekin. Euskal Kultur Erakundeak antolatutako Ibilki egitasmoaren barruan antolatu da zinemaldi hau bigarren urtez..

Emango dituzte film laburrak honako hauek izango dira

1954ko urtarrilaren 24an, 22 urteko Mamaddi Jaunarenak itsasontzi bat hartu zuen Le Havretik New Yorkera. Baina bere bidaia lehenago hasi zen herriko zineman, pantailatik atera eta inoiz desagertzen ez diren irudiekin: Cadillac ederra, neska gaztea, zerua blu.

Jare eta Argik azken urtea dute kolegioan. Maiatza bukaera da, azterketen garaia. Argiren gurasoek mehatxua egin diote: brebeta xuria huts egiten badu, Ikastolatik aterako dute, Etxepare lizeoa tirrit. Momentuz, ostiral goiza da Piarres Lartzabal Kolegioan.... 

Bilbo, 2009. Jone nerabea DBHko 4. mailako ikaslea da giro aldarrikatzaile eta abertzaleko institutu batean. Aita Eusko Jaurlaritzako kargu politiko izendatzearen ondorioz, eskolta jarriko diote eta ordura arteko bizimodua galduko du. 

2011ko urria. Hiru emazte belaunaldi familia-maitasun loturak atxikitzera entseatzen dira, Euskal Herriko gatazka armatuaren bukaera gogorra izanik ere. Gertakariek Amaia, 6 urteko neskatoa gainditzen dute eta bere istorioa berriz asmatzen du, berreraikitze konpultsibo eta inozentearekin.

  • Muga - Enaut Castagnet 25’

Joxeanentzat, Euskal Herrian mugarik ez da. Astero alde batetik bestera pasatzen da, zerrien saltzeko. Kamarurentzat ordea, oztopo eta lanjer guzien sinonimoa da muga. Alta, haien bideek elkar gurutzatuko dute. 

 

Erantzun

Sartu