Teknologia albisteak

Espidermander: bikoizketa parodiak (fandub) euskaraz

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2023-08-21 : 09:53

Bikoizketa parodiak (ingelesez Fandub) Youtubeko eta ikus-entzunezkoetako 21. mendeko umorezko genero bitxi bat dira. Telebista saioetan ere agertu izan dira tarteka, eta euskaraz Wazemank-en egiten zituztela gogoan dugu. Youtuben, aurten, erabiltzaile euskaldun bat agertu da halako bideoak egiten. Eskerrik asko ahaleginagatik Espidermander!

 

Adibide pare bat itsatsiko ditugu.

Honako honetan, Mortadelo eta Filemon (3D animazioan, duela gutxi zendutako Francisco Ibañez komikilari bikainak sortutako pertsonaiak),m Simpsondarrak, Antonio Banderas, Simpsondarrak eta Iulian Jantzi bera:

Beste hau monotematikoa, Scooby Dooren animazio digitaleko film bateko pasartekekin:

Jarraitu Espidermander Youtuben: https://www.youtube.com/@espidermander 

Erantzun

Sartu