Teknologia albisteak

Argazkiak denboran eta mapan kokatzeko jokoak

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2023-08-12 : 09:55

TimeGuessr Interneteko joko sinple eta entreteniogarri bat da. Argazki bat erakisten zaizu, eta haren urtea eta tokia asmatu behar duzu. Zenbat eta gehiago hurbildu datan eta tokian, orduan eta puntu gehiago lortzen da. Beste joko batzuen fusioa dirudi... horien berri, jarraian.

Bost argazkiko txandetan joka daiteke, edo eguneko erronkan. Mapa mugitu daiteke zure puntua aukeratzeko, eta sistemak eskaintzen duen ordua barra mugikor gisa aldatu. Gero Guess (asma!) sakatu eta ikusi emaitza. Galdera bakoitzeko 0 eta 5.000 puntu artean ematen dituzte, baina hutsegite handi batek (adibidez, 30 urte baino gehiagoko aldea) hutsean uzten zaitu.

Time-guesser da izenaren azalpena, ingelesez denbora-asmatzailea edo garai-asmatzea. Izatez, esan dugun bezala, kontua ez da bakarrik denbora asmatzea, tokia ere bai. Hortaz, beste bi jokoren bateratzea idela esan dezakegu: tokia asmatzeko GeoGuessr eta urtea asmatzeko Chronophoto.

Pistak

Argazkiak datatzeko, garaia suma daiteke protagonisten itxura eta janzkeragatik, zuri-beltzean edo koloretan egoteagatik – nahiz eta hori batzuetan engainagarri samarra izan – edo beste edozein xehetasunengatik, hala nola gertaera historikoen edo albisteen argazkiak izateagatik.

Kokapenari dagokionez, askotan kartelak, matrikulak, uniformeak, monumentuak edo erraz ezagut daitezkeen eraikinak agertzen dira. Hor, nahi adina findu daiteke maparen gainean, zoomak ez baitu mugarik; izan ere, argazkia eginda dagoen lekutik zenbat eta gertuago egon, orduan eta hobeto.

Gure saiakera baten emaitza, irudi honetan:

Hiru urteko aldea izanagatik, 5.000 puntutatk 400 kendu dizkigu, eta Holandan izan beharrean Ipar Irlandan kokatzeagatik, 827 km-ra, hor puntu deskontu handiagoa, baina hain txarto ere ez zaigu irten ezta?

Probatu eta jokatu:

Erantzun

Sartu