
Umap Twitterreko euskarazko jardunaren biltegia 2010eko urrian hasi zen martxan, CodeSyntax-en eskutik. 2023an, hil egin da. Elon Musk-ek hil du, berak zer garen eta nor garen ez dakien arren. Umap-en hainbat zerbitzuren oinarri izan da, euskarazko txiolarien, hedabideen eta traolen rankingak eta bildumak egin ditu hainbat urtez; azterketa soziolinguistikoak egiteko balio izan du, Sustatun albiste komentatuak automatikoki gehitzeko balio izan du, TBX zerbitzuaren oinarri izan da euskarazko bideo partekatuenak identifikatzeko... Zerbitzu horiek guztiak ere hil dira.
Euskara baruaren ahoskera zainduari buruzko jardunaldia egingo da ostiralean Donostian, Ekainaren 30an, Euskaltzaindiaren Gipuzkoako ordezkaritzan (Luis Villasante Ikergunea / Tolare baserria). Adi, izena ematea doan da, baina horretarako azken eguna ekainaren 27a da, gaurko eguna, beraz hemendik osa dezakezu izen-ematea.
**eguneraketa abendua 2023**: hemen aipatzen den Zitalen tresnak helbide berria du: https://itzultzaile-neuronala.zital.eus/
Euskal hacker saiatu batek, Zitalek, azpitituluak (SRT formatukoak) eta beste elementu batzuk itzultzeko tresna praktiko bat jarri du sarean, Jaurlaritzaren Itzuli itzultzaile neuronalarekin lotzen dena. Jakinarazi zitzaigun hor zegoela tresna, eta probatzeko aukera eskaini: hiru hizkuntzatatik (ingelesa, frantsesa eta gaztelania) hiru aproba egin ditugu, Titanic, Navalny eta Blackfish filmekin (fikzio historiko bat eta bi dokumental), eta emaitzak denen eskura utzi, nork bere ondorioak atera ditzan.
Twitch eta Segura Irratiko zuzenekoan azaldu dugu batetik Sustatuk Telegram kanala duela, horretara harpidetzeko hemen aukera, eta gero Tinderren sartu gara, baina tentuz: ez inoren profil pertsonalik erakutsita, baizik eta tresna euskaratu dela erakusteko. Ligatzeko aplikazioaren web bertsioa da hain zuzen euskaraz dagoena.
30 proiektu disruptibo baino gehiago aurkeztuko dira 2023ko Demo Day-n, Bilboko Euskalduna Jauregian uztailaren 6an. Ekonomiako sustapeneko EAEko SPRI sustapen agentziak berrikuntza ekimen bi ditu (BIND 4.0 eta SME Connection) eta horien emaitzak ikusiko dira Demo Dayn.