Teknologia albisteak

'Eskatu Eskaini Euskaraz' kanpaina: adi Barra-barra ikurrari

Sustatu
2023-12-20 : 09:34

'Eskatu Eskaini Euskaraz' kanpaina, merkataritzan eta ostalaritzan euskararen erabilera sustatu eta erabiltzaileak sentsibilizatzeko asmoz, martxan da Euskal Autonomia Erkidegoan, 131 udalerritan aurtengoan. Eusko Jaurlaritzako HPSk antolatzen du, Foru Aldundien, Eudelen eta UEMAren laguntzarekin. Adi, bereziki, Euskaraz barra-barra ikurrei.

Publizitatea

Martxan da Whatsapp Orain, EITBren albiste zerbitzu berria

Sustatu
2023-12-19 : 11:28

Joan den astetik martxan dago Martxan da Whatsapp Orain, EITBren albiste zerbitzu berria. Orain Berriak izeneko marka digital berriaren lehen adibidea da, eta Iban Garate kazetaria du koordinatzaile proiektuak.

Lehiaketak eta taldeak sortzeko aukera gehitu diote Appa hi! aplikazioari

Sustatu
2023-12-19 : 08:25

Hika ikasi eta praktikatzeko aplikazioa da Appa hi!, Badihardugu Elkartearekin batera CodeSyntaxek garatuta 2021. urtean. Oso modu errazean hika egiten ikasteko eta praktikatzeko aukera ematen du. Azken asteotan zenbait berrikuntza egin dizkiogu aplikazioari, besteak beste, Sustatun aipaturiko beste bost herritako hikako taulak, bideoak eta ariketak ere erantsi zaizkiola. Baina gaur komentatzera gatozena, Lehiaketak antolatzeko eta jokatzeko funtzionalitatea gehitu zaiola.

Artizarra plataformak bost urte bete ditu

Sustatu
2023-12-15 : 09:10

Artizarra.eus euskarazko sare sozial tekniko-profesionala 5 urte bete ditu. Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) sortu zuen plataforma hau, "sare sozial tekniko-zientifiko-profesional" bezala definitua. Ikerlari eta profesionalen arteko harremanak errazteko sortu zen eta gaur gaurkoz 1.000 kide baino gehiago biltzen ditu. UEUko Zihara Enbeita lankideak kudeatzen du egun, hona bere profila Artizarra.eus-en bertan.

Egunean Behinen 13. denboraldia: eskerrik asko 63.000 jokalariei

2023-12-13 : 10:38

Ia 63.000 jokalari aktibok jokatu dute igandean amaitu zen Egunean Behin jokoaren 13. denboraldia (Primeran plataformalk babestua), igandean amaitu zena, aurten lehenago egindako bi denboraldietako parte-hartzaile kopurua gaindituz. Estreineko irabazlea, oraingoan, Iboneko (Eva eta Josu bikotea, Urduñakoa). Ondoren, sailkapenetan ohiko diren batzuk, Mikelei (Mikel Egiguren Arrasatekoa) eta Boehme (Erik Gartzia berriz ere, ohiko irabazlea).

Languages Lanean nazioarteko biltzarra egingo da urtarrilean

Sustatu
2023-12-11 : 10:26

Jarduera ekonomikoan hizkuntza-kudeaketaren erronkak aztertuko dituen Languages Lanean Nazioarteko Kongresua izango da Bilbon, lehen edizioa, jarraipen gogoarekin antolatu baitu hau Eusko Jaurlaritzak. Urtarrilaren 18an Euskalduna Bilbao Jauregian izango da, eta 19an, Guggenheim Bilbao Museoan. Euskal Herriko zein nazioarteko hizlariak daude egitarauan, hitzaldi eta mahainguruetan antolatuta. 

Pilota Fandom, arte digitala eta euskal pilota elkarlotzen dituen proiektua

2023-12-14 : 10:17

Eusko Ikaskuntzako Asmoz Fundazioa, Jaime de los Ríos artista eta Bakarts enpresa Pilota Fandom proiektua gauzatzen ari diraartea eta teknologia berriak uztartuz, pilota ikusle gazteekin konektatzeko erronkari ekiteko. 

Startupak eta enpresa txiki eta ertainak elkartzeko deialdia

Sustatu
2023-12-10 : 11:48

SME Connection deialdia da sustapen ekonomikoko SPRI sozietate publikoak urtero egiten duen ekimen bat. Deialdia zuzentzen zaie enpresa txiki edo ertainei, ETEei, btatetik, eta startup edo enpresa berriei bestetik. Enpresa berriei galdetzen zaie ea 5 teknologia gakotan proiekturik daukaten: IoT (gauzen internet), Big Data, Adimen Artifiziala, Datuak ikuskatzeko plataformak, hondakinak banatu eta sailkatzeko teknologiak, eta Machine Learning alorra.

Interneteko xake plataformak, errepaso bat

Mikel Larreategi (CodeSyntax)
2023-12-10 : 08:30

Sustatu egiten duen CodeSyntax enpresako Mikel Larreategi programatzaileak eta xakezaleak (nazioarteko epaile ere bai) xakeari buruzko kolaborazio sorta egin du aurten Euskadi Irratian. Ale zehatz honetan sarean xakearekin lotura duten plataformen errepasoa egin du, nola jokatu haietan, zer eskaintzen duten... Tartean, Lichess plataforma aipatzen da, zeina euskaratuta dagoen, irudian ikus dezakezuen bezala.

Eibarko ondarearen webgune berria

Sustatu
2023-12-09 : 09:52

Eibarko ondare historiko-kulturala arduratzen den Egoibarra batzordeak (Eibarko udal erakunde bat han) webgune berria estreinatu du, Eibarko industria-eraikinak, elizak, ermitak, edifizio zibilak eta abarrak dokumentatzen dituena. Eibarko Lekuak / Historia da webgune berria.

Hizkuntza ereduak gainditu: EHEren proposamena EAEko Hezkuntza Lege berriari begira

Sustatu
2023-12-08 : 10:17

Hilabete amaieran bozkatuko den EAEko Hezkuntza Legeari begira, Euskal Herrian Euskaraz-ek (EHE) 10 puntuko proposamena kaleratu du, hizkuntza ereduak (A, B eta D delakoak) gainditu behar direla eta. Itxura guztien arabera, ereduen irautea ekarriko du orain artean PSE-EEk eta EAJ-k adostu duten legeak.

Elia itzultzaile automatikoak ahotsez ere ematen ditu emaitzak orain

Sustatu
2023-12-07 : 11:05

Elhuyarrek garatutako Elia euskarazko itzultzaile neuronal automatikoak ahotsa ere badu orain. Bere web bertsioa probat eta entzun, testu bat itzultzeko eman, orain arte bezala, baina emaitza agertzen denean, bozgorailu aukera ere badugu, emakumezko edo gizonezko ahots aukerekin, klikatu eta itzulpena entzuteko, irudian erakusten den bezala.

Hizki.app: eguneroko euskarazko beste hitz-jolas bat

Sustatu
2023-12-06 : 11:04

Hala nola Wordle eta Berbaxerka, hemen da Hizki.app, euskarazko hitzekin egunero jolasteko moduko sareko app/jokoa. Azaroan egindako Euskal Game Jam joko garapeneko maratoian garatu zen ideietako bat da. Sartu eta jokatu, hori da Hizki.app ulertzeko modu errazena.

ChatGPT 4.0 bertsioa euskaraz berriketan, bikain

Sustatu
2023-12-05 : 08:38

ChatGPT-k euskaraz nahiko ondo ulertu eta zerbait erantzuteko gauza badela konturatuta geunden, baina zelako erroreak egiten dituen ere ikusi dugu, errezeta edo instrukzio barregarri hauen kasuan bezala. Kontua da gaitasun hori asko hobetu da 4.0 bertsioarekin (ordainpekoa). Honekin egindako aprobak zabaldu ditu Beñat Erezuma adituak, eta bikainak dira, ahozko funtzionalitatearena bereziki. Sartu eta ikusi.

Astiz eta Orozen streaming ekitaldi elebiduna (euskaraz / ingelesez) bihar asteartez

Sustatu
2023-12-04 : 10:42

Iruñe Astiz eta Eneko Oroz twitzlari eta sareetako ekintzaileek ekitaldi bikoitza antolatu dute biharko, Euskararen Eguna izan dela-eta, eta nazioartean euskarazko jardun digitala zabaltzeko asmoz. Bihar abenduak 5, asteartearekin, 22.00etan izango da ekitaldia. Euskarazko emanaldia Astizen https://twitch.tv/ekintaekin streaming kanalean hasiko da eta Orozen https://Twitch.tv/arkkuso kanalean aldibereko ingelesezko emanaldiarekin osatuko da.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››