Teknologia albisteak

ChatGPT 4.0 bertsioa euskaraz berriketan, bikain

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2023-12-05 : 08:38

ChatGPT-k euskaraz nahiko ondo ulertu eta zerbait erantzuteko gauza badela konturatuta geunden, baina zelako erroreak egiten dituen ere ikusi dugu, errezeta edo instrukzio barregarri hauen kasuan bezala. Kontua da gaitasun hori asko hobetu da 4.0 bertsioarekin (ordainpekoa). Honekin egindako aprobak zabaldu ditu Beñat Erezuma adituak, eta bikainak dira, ahozko funtzionalitatearena bereziki. Sartu eta ikusi.

ChatGPT-ra konektatzen bazara, dela web bidez zein app-arekin (Android eta iOS, deskargatu nahi baduzu), 3.5 doako bertsioarekin jartzen zara harremanetan. OpenAI enpresa sortzaileak proposatzen duen harpidetza ordaintzen baduzu (hileko 24 euro, BEZ barne) 4.0 bertsio hobea aurkitzen duzu beste aldean.

Beñat Erezuma adimen artifizialaren aditu euskaldun eta teknologia berrien pedagogoa igaro da ordainpekora, eta ChatGPT 4.0 darabil beraz. Bere aburuz, euskarazko produkzioan askoz hobeto erantzuten du orain adimen artifizialeko sistema honek. Hona, adibidez, Bilbon zer egin daitekeen galdetutakoan erantzuten duena.

ChatGPT 3.5:

ChatGPT 4.0:

Erezuma app bidezko ahozko gaitasuna ere probatu du, azaroan jarri duten gaitasun bat. Hemen ere, 4.0 bertsioak erantzundakoa da jarraian itsasten duguna, hau da, ordainpekoa, Beñat Erezumak egindako kaptura batean.

Kalitatez bikaina iruditzen zaigu, eta ahoskera, okerra ez behintzat, H hasperenduak hor direla. Surfari edo edozerri buruz galdetzen diozu... Mintzalagun birtual bat duzu hor.

 

Erantzun

Sartu