Elhuyarrek garatutako Elia euskarazko itzultzaile neuronal automatikoak ahotsa ere badu orain. Bere web bertsioa probat eta entzun, testu bat itzultzeko eman, orain arte bezala, baina emaitza agertzen denean, bozgorailu aukera ere badugu, emakumezko edo gizonezko ahots aukerekin, klikatu eta itzulpena entzuteko, irudian erakusten den bezala.
Gainera, ahots-irakurketa funtzioa badabil Eliak kudeatzen dituen beste helburu-hizkuntzetan ere. Hau da, gizonezko edo emakumezko ahots berberak irakurtzen ahal du ingelesez, gaztelaniaz, frantsesez, katalanez eta galegoz, irakurketa eta azentu bikainarekin, iruditu zaigunez.
Berritasun honez gain, erabilpen profesionalerako lanak enkargatu eta ordaintzeko erraztasunak gehitu dituzte Elian, Paypal edo bankuz ordaindu ahal izateko enkarguak.
Berrikuntza hauek oraingoz web bertsioan daude, ez duela gutxi estreinatu zen Telegrameko bertsioan, iOS edo Android app-etan edo mahaiagaineko ordenadore luzapenetan, baina Elhuyarrek agindu du aplikazioetan eta luzapenetan laster egongo dela aukera.
Probatu https://elia.eus/itzultzailea
Erantzun
Sartu