Baztango Udalak, (H)ilbeltza elkarteak eta Txalaparta argitaletxeak elkarlanean euskal literatura beltza hedatu eta munduko literatura beltza euskaratzeko 2024ko (H)ilbeltza bekaren deialdia egin berri dute. 7. edizioa da, eta oraintsu kaleratu da 6. edizioko lanal, zeina formalki (H)ilbeltza jardunaldian aurkeztuko den laster, ilbeltz edo urtarril honen amaieran.
Ezaguna da Herbehereetan ahalegin urbanistikoa egin dela azken 50 urteetan, hirigune askotatik eta bereziki Amsterdam hiriburutik, autoei tokia kentzeko eta oinezko ta txirrindularientzat toki egiteko. Hortik abiatuta, herrialdeko turismo erakunde publiko batek, adimen artifizialeko tresnak erabilita, proposamen tekniko bat jarri du sarean: irudika ezazu zeure kalea autorik gabeko espazioa balitz bezala.
Euskarazko Wikipediak 2023 urtea bikain amaitu zuen. Azken egunetan bere Twitter eta Mastodon kontuetatik zabaldu dituen datu eta grafikoekin osatu dugu artikulu hau, hori demostratzeko. Kantitatean, 8.5 milioi hitz gehiago izan dira 2023an Wikipediara gehituak, eta artikuluen kopuruak 425.000ko langa gainditu zuen abenduan. Martxa honetan, 2025. urtean irits daiteke, agian, 100 milioi hitzeko korpus bat osatzera.
Euskararen Historiaren oinarriak lantzeko ikastaroa antolatu dute Galtzaundi euskara elkarteakk, Altzoko kultura batzordeak eta Altzoko Udalak; Altzon, bost larunbatetan urtarrilaren 20tik martxora.
Azpitituluak Euskaraz ekimenak eduki karga nabarmen batekin amaitu du urtea. Guztira, Filmen katalogoan, 99 film gehitu ditugu, eta telesailak atalak izan dira 152. 16 telesailetako 20 denboraldi berri gehitu dira, 152 telesail atal horiek batzeko.
Aurtengo albiste bat izan zen, abuztuan, Wiby bilatzailea aurkitu genuela, 1.0 erako webgune zaharrak bilatzeko. Hartara itzuliz, esperimentu txiki bat egin dugu, eta Buberrren orria berraurkitu dugu! Blas Uberuaga Buber-ren webgune zaharra, joan den mendeko kontuak, Interneteko euskal edukia... Baina adi, Buber.net bizirik dago, martxa bizian.
2024an, urtarrilaren 2tik hasita, bere 25. urteurrenarekin batera, Gara egunkariak Etorkizuneko Artefaktua jarriko du martxan, Naiz bere webgunearen baitan, hemen. Zera da koxka, euskal herritarrok geure memoriako argazki edo oroitzapen datatuak baditugu, 1977tik 2024ra bitartean, webgune horretan karga ditzagun.
Soziolinguistika Klusterrak antolatze dituen Txillardegi-Hausnartu Soziolinguistika Sarietan, lanen aurkezpen ekitaldia egin zen abenduaren 14an. 2023ko bigarren saria irabazi duenak, Garikoitz Goikoetxea euskara teknikariak, bere lanaren aurkezpen gehigarri bat egin Twitterren "Euskararen geografia berria" aurkeztuz, eta bereziki interesgarria iritzirik, hona ekarri dugu. Euskararen edo euskaldunen banaketen mapa berrikuntza behar dugu; eta egon dira saiakerak azken urteetan, hala nola Beñat Agirrek 2016an egin zuen orduko datuekin osatutako mapa interaktiboa, Sustatun ere jaso genuena.
Arantxa Gurmendi (Donostia, 1944) gipuzkoar aktorea atzo hil zen 79 urterekin zen. Goenkale telesailean Hortentxi pertsonaia izateagtik izan zen ezaguna batez ere, baina pertsonaia horretatik aparte lan asko egindakoa zen, Goenkalen bertan aktore zuzendari esate baterako, eta 1960ko hamarkadan euskal pop-aren lehen pauso xaloetan eta Ez Dok Amairu mugimenduaren hastapenetan.
Duela aste pare bat, Durangoko Azokan, aurkeztu zuten ‘InpAkta’ euskal aldizkari zientifiko berria. Euskaraz eta beste zenbait hizkuntzetan, paperezko aldizkaria bada (PDF eran sarean eskuragarri zero zenbakia), baina baita webgunea ere: Inpakta.eus
EAEko Hezkuntzaren Lege berria atzo onartu zen Eusko Legebiltzarrean, Jaurlaritzako bi alderdien aldeko botoekin (EAJ eta PSE-EE). Onartutako testua atzoko ebazpenen dokumentuan (PDF) daukazue, 180. orritik aurrera. Aste honetan bertan Euskalgintzaren Kontseiluak agerraldia egin zuen esateko legea "aukera galdu bat" dela "etorkizuneko belaunaldiak euskalduntzeko".
2023ko Twitch eta Segura Irratiko zuzenekoetan aurtengo azken alea izan da hau, eta urtearen errepasoa egin dugu bertan, adimen artifizialaren gaia nabarmenduz batez ere. Konstatazio hirukoitz bat:
Aste honetan Donostian egiten diren Eraldaroa biltzarrean (Euskal gizataldeen edo diasporaren VIII. mundu batzarra) aurkeztu den lan bat da Sancho de Beurko elkarteak azken urteetan osatu duen II. Mundu Gerrako AEBetako Armadako euskal soldaduen historia. "Fighting Basques: Memory of WWII" lanak 1.600 euskal jatorriko soldaduren datuak bildu ditu, eta horietarik 1.100 pertsonen biografiak osatu ditu. Hauetako batzuek, Okinawako Pazifikoko guduan parte hartu zutenek (eta bertan hil ziren bost euskaldunek) omenaldia jaso zuten hilabete hasieran (irudia ekitaldi horretakoa da).
Lexikografia eta hiztegigintzara dedikatutako UZEI erakundeak 23 hitz (zahar eta berri) aukeratu ditu 2023ko lexikoa definitzeko. Urteko hitzak, beraz. Adibideetan, Sustatutik aterako bat, Beef delakoa, eta agian hemen albistegi honetan gehientsuen aipatu dugun besteetako bat: Oldarraldi.
Jorge Giménez Bech (Irun, 1956) idazle, itzultzaile eta editorea gaur goizean hil da gaixotasun baten ondoren. Bere ibilbide intelektual eta profesionalean, nabarmentzen dira 1993an Alberdania argitaletxea sortu izana Inazio Mujika idazlearekin batera; 1997tik 2011ra Euskal Editoreen Elkarteko lehendakari izana, eta Eusko Jaurlaritzako HPSn ikerketa eta koordinaziorako zuzendari izatea 2013 eta 2017 urteen artean. Editoreen Elkarteak gaur banatutako irudia itsatsi dugu hemen.