Teknologia albisteak

Astiz eta Orozen streaming ekitaldi elebiduna (euskaraz / ingelesez) bihar asteartez

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2023-12-04 : 10:42

Iruñe Astiz eta Eneko Oroz twitzlari eta sareetako ekintzaileek ekitaldi bikoitza antolatu dute biharko, Euskararen Eguna izan dela-eta, eta nazioartean euskarazko jardun digitala zabaltzeko asmoz. Bihar abenduak 5, asteartearekin, 22.00etan izango da ekitaldia. Euskarazko emanaldia Astizen https://twitch.tv/ekintaekin streaming kanalean hasiko da eta Orozen https://Twitch.tv/arkkuso kanalean aldibereko ingelesezko emanaldiarekin osatuko da.

Nazioartean euskara ikasten ari diren eta diasporako belaunaldi berrietako kideei begira antolatutako esperientzia da.

Lagundu dute hau antolatzen Etxepare Institutuak, eta Kaliforniako UC Santa Barbara eta UCLA unibertsitateetako iberiar hizkuntzetako sailek.

Astiz eta Oroz aurkezleez gain, ikasle eta diasporako lagunak egongo dira, eta honako lagun hauek ere: David Vila (Cal State Monterey unibertsitatea), Eukene Franco (Miamiko unibertsitatea), eta Euskal Herriko kulturgintzatik Olatz Gorrotxategi eta Itxaso Paya.

Erantzun

Sartu