Teknologia albisteak

Ez eskatu instrukziorik edo errezetarik ChatGTPri (edo bai)

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2023-12-01 : 09:04

Urtebete bete da aste honetan OpenAI enpresak ChatGPT txat adimentsua martxan jarri zuelarik. 3.5 bertsioa euskaraz ulertu eta halamoduz erantzuteko gauza izan dela ikusi dugu urtebete honetan, eta jakin badakigu ordainpeko 4.0 bertsioak euskaraz izugarrizko jauzia egin duela. Hurrengo baterako utziko dugu artikulu hori, Beñat Erezuma aditua medio, baina bitartean, kasu barregarri bat: txiolari euskaldun batek errezetak eskatzea otu zaio, eta benetan desastre barregarria da ChatGPT 3.5-ak erantzuten duena.

Hona, patata-arrautzopila egiteko instrukzioak eskatu dituen lagun honena. Testua transkribatu dugu pantaila iruditik, umore monologo baterako modukoa delakoan:

Patata arrautzopila egiteko, hurrengo pausoak jarraitu:

  1. Zatitu Patatak: Ebaki patatak hiru erditu, zatiak luzeran eta nazka berdinak izan behar dute.
  2. Olioa Erori: Sartu sufiziente olio hotza patatak estaltzeko. Olioak patatak estaltzen dituen moduan bero egiten denean ziurtatu.
  3. Patatak Gatitu: Olioa bero egiten denean, gehitu patatak olioan eta suhiltzailean gatitu gutxi gorabehera. Patatak hainbat zatietatik ibiltzen dira, horrenbeste bakoitzak berdina gatitu arte.
  4. Arraina Gehitu (Aukerakoa): Patatak suhiltzen ari direnean, arraina (bakailao edo langostino bat aukeratu) gehitu.
  5.  Piper Saltza Gehitu: Suhiltzailean dagoenean, gehitu hainbat piper saltzarekin gozatzeko.
  6. Ostikoa Bota: Patatak suhiltzen direnean, ostikoa (3-4 ostiko batzuk) bota. Guztia ondo nahastu arte gogoratu.
  7. Oihuak Eman eta Biratu: Oihu batzuk eman, gero biratu eta beste aldetik gelditu.
  8. Beste Aldea Gatitu: Beste aldea ere gatitu, oihu batekin biratu eta gero beste alde bat biratu.
  9. Zerbitzu: Patata arrautzopila prest dago zerbitzatzeko! Zatiak banatu eta gozatu!

Eta are disparate gehiago, Ohea egiteko metodoa (!) eskatutakoan... errezetarekin erantzun besteak! okurritzea ere!

 

Eskerrik asko material zoragarri honengatik @Anderagizu

Erantzun

Sartu