Stand Up edo bakarrizketako komedia euskaraz emankor ageri den alorra da 2024 honetan. Zenbait albisteren berri jarraian.
Aina da Katalunian adimen artifizialaren inguruan lanean ari den ekimen publikoa, Bartzelonako Superkonputazio Zentroko Hizkuntza Teknologien Unitateko taldearen inguruan gorpuztua, eta iragarpen inportantea egin du berriki: Aina Flor-6.3B izeneko LLM edo hizkuntza eredu handi berria guztiz Open Source kaleratu du. Katalanez, gaztelaniaz eta ingelesez bildutako 140.000 milioi tokeneko 'corpus' batekin entrenatu da Aina Flor. Bitartean, euskaraz ere hizkuntza eredu handi eta irekia sortzen ari direla jakinarazi zuen atzo Hitz zentroko zuzendariak, Eneko Agirrek, Languages Lanean biltzarrean.
Duela egun batzuk Herbeheretan kaleak oinezkoentzako bilakatzen ari direlakoan, tresnatxo bat erakutsi genizuen, holandarrak harro baitaude hirietako auto-zirkulazioan egin duren eraldaketagatik. Baina ez sinetsi guztia, Holanda ere ez da oro tulipan koloretsu: bertan saltzen diren autoen ia erdia SUV erraldoiak dira. Baina ez da bakarrik herbeheretarren errua: Europa osoan gero eta SUV gehiago daude.
Iaz antolatu zuten lehen aldiz Zenbat Gara elkarteak eta BIRA kulturguneak “Oraina kontakizun” jardunaldi sorta Bilbon. Aurten berriro, Erresistentzia kontzeptuari erreparatuz. lau saio izango dira urtarrilaren 23a eta martxoaren 5a bitartean, bi saio Kafe Antzokian eta beste bi Bira kulturgunean.
Beñat Erezuma adimen artifizialeko adituak, bere lanbide duen Berritzeguneetako lan pedagogikoan, Topagune Birtuala eskainiko du gaur, osteguna, urtarrilak 18, bi txandatan, 9.00etatik 9.30etara lehena, eta 15.00etatik 15.00etara bigarrena. Otsailean eta martxoan jarraipena izango du mintegi honek.
Instituto del Queso, Goenaga Esnekiak, Glucovibes eta Eusko Ikaskuntzako Asmoz Fundazioarekin batera, YoGoe4Life proiektua garatzen ari da, Gipuzkoako Foru Aldundiko Etorkizuna Eraikiz (Misioak) dirulaguntzari esker. Proiektua aurkezteko saioak prestatu dira Beasainen eta Tolosan.
Egunean Behin jokoaren 14. denboraldia abiatu da, Primeran streaming plataforma euskaldunaren babesarekin. Denboraldi inportantea izango da, ze jokoak 5 urte beteko ditu, eta horretara begira ekimen berriren bat ere izango da aurreraxeago, martxoan hain zuzen 5 urteak zehatz bete direnean. Jokoaren garatzaileen izenean (CodeSyntax) Luistxo Fernandezek hitz egin du gaur Euskadi Irratian aplikazioak ze plan dituen 2024 urte honetan.
Game Erauntsiak, 2022ko jokoekin egin zuen bezala, 2023ko bideojoko onena aukeratzeko bozketa jarri zuen martxan Gabonetan, eta joan den astean jakinarazi zituzten emaitzak. Baldur’s Gate izendatu dute urteko joko onena zaletuek, baina guri gehiago interesatuko zaizkigu euskarazko jokoen kategoriak: KlaustroFobia euskaraz sortutako joko onena suertatu da; eta Tunic, kanpoko baina euskaratutako jokoen kategorian (azken honen irudi bat ilustraziorako erabilia).
Hizki.app jokua interesgarria iruditzen bazaizu baina pantailarekin ibiltzea nahi ez baduzu, hona hemen paperezko bertsioa musutruk jeisteko. Hizki.app hitzak sortzeko joku sinplea da, non 16 hizkiekin ahalik eta hitz gehien sortu behar dira. Bi hilabete hauetan milaka hitz ikusi eta ikasi ditugu egunero eta orain karta bertsioa eskuragarri dago, doan!
Euskarazko Wikipediak 2023an egindako lorpenez jardun genuen hemen lehengoan, eta beste alor bat aipatuko dugu orain, zelako aurrerakada egin den emakumezkoen biografiak osatzen, genero desoreka (oraindik nabarmena) konpontzen saiatzeko.
Euskalgintzaren Kontseiluak eta Bagera Donostiako euskara elkarteak elkarretaratzea deitu dute gaur hilak 12, ostirala, Donostiako Alderdi Ederren 18:30etan. Motiboa, oldarraldi judizialaren azken atala: Donostian udaltzain izateko lan deialdian euskara eskatzea diskriminatzailea dela ebatzi baitu abenduaren 22an Donostiako Administrazioarekiko 3. Epaitegiak. Azaroan manifestazio handia antolatu zuen Kontseiluak oldarraldi hau salatzeko, eta ordura arteko hainbat kasuren errepasoa argitaratu genuen epaiz epai. Baina berdin jarraitzen dugu, zerrenda hartako Laudioko kasua, euskara "zaila" zela zioena besteak beste, berretsi egin du abenduan EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak (euskararen kontra berretsi, esan gabe doa), eta jarraian Donostiako udaltzaingoarena iritsi da,
Euskararen aurkako jazarpenaren eta euskaldunen bizitzeko gogoaren historia kontatzen du Bizkarsoro filmak, fikziozko herri batean benetan gertatu izan direnak kokatuz 20. mendean zehar. Josu Martinezek zuzendutako filma gaur zazpi herrialdeetako aretoetan ikusiko da, eta jarraian hainbat herritan ere egingo dira emanaldiak. Zuzendariaren esanetan, "euskararen aurkako zapalkuntzari aurre egiteko tresnak badaudela erakusteko pelikula bat da Bizkarsoro".
Urtarrilaren 17 eta 18an jardunaldia egingo da Donostian: Jakintzak, hizkuntza eta feminismo. Bi arratsalde jarraian, 16.00 eta 19.00ak artean, EHUko Hezkuntza, Filosofia, Antropologia (HEFA I), Areto Nagusian. Sarrera doan da. Antolatzen dute EHUk eta AFITek (Antropoloogia Feminista Ikerketa Taldea).
Datorren astelehenean, urtarrilaren 15ean, hasiko da Egunean Behin jokoaren denboraldi berria, jokoaren 14.a denboraldia, Aste Santura bitartekoa, eta jokatzen den bitartean jokoak bere 5. urtemuga beteko du (nolabait ospatuko dugu!). Aurrekoan 13. denboraldian bezala, babesle nagusiak EITB Komunikazio Taldea eta Primeran streaming plataforma euskalduna izango dira.
Iazko martxoan sortu zen Doinuele, euskara hutsezko plazen sarea, zortzi herritako ordezkariak zirela tartean: Azkoitia (Gipuzkoa), Baztan (Nafarroa), Galdakao (Bizkaia), Hernani (Gipuzkoa), Lazkao, Sara (Lapurdi), Zarautz (Gipuzkoa) eta Ziburu (Lapurdi). Euskal literatura eta musikagintza sustatuz, euskarazko azoka edo plaza gisa antolatutako zortzi ekitaldi dira orain Doinuele (gehikuntzetara irekita dauden arren). 2024an plaza hauek izango duten egutegia aurkeztu dute gaur.