Euskarazko 2023ko joko onenak: KlaustroFobia eta Tunic
2024-01-15 08:44
Game Erauntsiak, 2022ko jokoekin egin zuen bezala, 2023ko bideojoko onena aukeratzeko bozketa jarri zuen martxan Gabonetan, eta joan den astean jakinarazi zituzten emaitzak. Baldur’s Gate izendatu dute urteko joko onena zaletuek, baina guri gehiago interesatuko zaizkigu euskarazko jokoen kategoriak: KlaustroFobia euskaraz sortutako joko onena suertatu da; eta Tunic, kanpoko baina euskaratutako jokoen kategorian (azken honen irudi bat ilustraziorako erabilia).
Hiru ataletako hiru lehenak:
Urteko bideojokorik onena
- Baldur’s Gate 3
- The Legend of Zelda: Tears of the Kingdom
- Super Mario Bros. Wonder
Euskal bideojokorik onena
Euskaratzerik onena
- Tunic
- Super Mario World / Ciao Nonna
- Celeste /Signalis
Beste kategoria batzuk ere badaude, indie jokorik onena, gailu mugikorretarako onena eta abar... Ikus emaitza guztiakhemen.
Erantzunak kargatzen...